ALDAKETAK ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN, SANTU GUZTIEN EGUNA DELA-ETA
25/10/2016

ALDAKETAK ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN, SANTU GUZTIEN EGUNA DELA-ETA

Aurreko urteetan bezala, Iruñerriko Mankomunitateak zerbitzu bereziak ezarriko Eskualdeko Hiri Garraioan Santu Guztien Eguna dela-eta. Hain zuzen ere, eta beste behin ere, helburua izango da egun hauetan Iruñeko hilerrira joan nahi duten erabiltzaileei arreta egitea.

Behin-behineko geralekuak

Urriaren 28 aurrera, ostirala, Iruñeko Udaltzaingoarekin lankidetzan, behin-behineko bi geraleku jarriko dira. Bata Donibane kirol elkarteko biribilgunearen parean egongo da (Sanduzelairako noranzkoan), eta bestea, hilerrira doan saihesbidearen adarkaduran (Iruñerako noranzkoan). Biak ala biak azaroaren 2a bitartean erabili ahal izango dira (egun hori barne), eta zutoinak jarrita seinaleztatuko dira.

Asteartean, azaroak 1, hilerrira joateko lineek ordutegi eta maiztasun hauek izango dituzte:

7. linea (Atarrabia – Txantrea – Barañain). Jaiegunetako maiztasuna izango du (15 minututik behin). 
Errefortzu bereziak izango dira Txantrea (aurreneko errefortzua 09:33an aterako da) eta Donibane kirol elkarteko biribilgunearen artean (azkeneko errefortzua 18:52an aterako da).

8. linea (Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri). Lanegunetako maiztasuna izango du (12 minututik behin).

9. linea (RENFE – Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Lanegunetako maiztasuna izango du (12 minututik behin).

10. linea (Belosogoiti – Orkoien). Jaiegunetako maiztasuna izango du (45 minututik behin).

Urriaren 28tik aurrera, eta urriaren 31 artean, aipatu diren linea horietako ohiko ordutegiak eta maiztasunak ez dira aldatuko. Nolanahi ere, saturazio arazoak daudela ikusten bada, beharrezkoak diren errefortzuak jarriko dira martxan.