IRAILAREN 5AN, ASTELEHENA, NEGUKO ORDUTEGIA HASIKO DA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN
01/09/2016

IRAILAREN 5AN, ASTELEHENA, NEGUKO ORDUTEGIA HASIKO DA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN

Egun horretatik aurrera 22. linea desagertuko da eta 16. lineak hartuko du bere gain Berriogoitirako zerbitzua.

16. lineak ordutegi berriak izango ditu bai lanegunetan bai eta jaiegunetan ere.

Irailaren 5tik aurrera, astelehena, berriro hasiko da neguko ordutegia Eskualdeko Hiri Garraioan. Hartara, udaren ondoren eskaerak eta Iruñerrian ikasturte akademikoaren hasierak izango dituzten ezaugarriei egokituko zaie zerbitzua.

Neguko ordutegiaren informazio zehatza jarri da sareko zutoin eta markesinetan.

BERRIKUNTZAK, 16. ETA 22. LINEETAKO ZERBITZUAN

Nabarmendu behar da, ordutegi berriak indarra hartzearekin batera, heldu den irailaren 5etik aurrera, astelehena, aldaketak egingo direla Eskualdeko Hiri Garraioko linea batzuetan. Hartara, 22. lineak (Berriogoiti herriari zerbitzua ematen zion) zerbitzua emateari utziko dio egun horretan. Hain zuzen, orain arte 22. lineak ematen zuen zerbitzua 16. lineak hartuko du bere gain (Aitzoain – Noain – Beriain), orain arte asteburuetan eta udan hala egiten baitzuen.

22. linea Yanguas y Miranda kaletik abiatzen zen eta 16. Linearekin, iparraldeko zatian, neurri handi batean bat etortzen zen ibilbidea egiten zuen. Bidaia ordu oro egiten zuen. Ustiatze baldintzen eta bi lineen konfigurazio desberdintasunen ondorioz, bidaia asko batera egiten zituzten eta ez zen lortzen bilatutako maiztasuna bultzatzea. Astelehenetik aurrera martxan jarriko diren aldaketen
arabera, 22. lineari egokitutako autobusa 16. lineara igaroko da, eta linea horrek bederatzi autobus izango ditu egun osoan. Oraingoz, 16. lineak orduan zerbitzu bakarra egingo du Berriogoitira.


Era berean, astelehenetik aurrera, 16. lineak ordutegi berriak edukiko ditu bai lanegunetan bai eta jaiegunetan ere. Larunbatetako ordutegiaren kasuan, ordutegi hori egokitu egin da linearen zati nagusiak 15 minutuko maiztasun erregularra edukitzeko, 2016ko udan indarrean egon den
lanegunetako eta larunbatetako ordutegiarekin bat datorrena. Azkenik, igandeetako eta jaiegunetako ordutegia ere egokitu da, hartara, lineak 20 minutuko maiztasuna edukitzeko zati nagusian eta 60koa luzapenetan.

16. linea ustiatzea bereziki konplexua da, zirkulazio handiko bideetan ibiltzea egokitzen baitzaio, eta, horrenbestez, abiadurak oso aldakorrak izaten baitira.
Ondorioz, desorekak sortzen dira ordutegietan. Abian jarriko diren aldaketen bidez, arazo hori arindu nahi da, hartara, erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.