Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua, San Saturnino eguna dela-eta
26/11/2014

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua, San Saturnino eguna dela-eta

Azaroaren 29ko ordutegia eta maiztasunak larunbat goizetakoak izango dira linea guztietan.

San Saturnino eguna dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuko ordutegia eta maiztasunak hauek izango dira:

Azaroaren 28ko gauean, ostirala (29ko goizaldea), jaiegunetako bezperen gaueko ordutegia aplikatuko da.

Azaroaren 29an, larunbatetako goizeko ordutegia aplikatuko da linea guztietan. Gaueko ordutegia, berriz, jaiegunetakoa izango da.