Heldu den igandeko maratoi erdia dela-eta, bi orduan Eskualdeko Hiri Garraioko hamar linea desbideratu beharko dira
09/05/2014

Heldu den igandeko maratoi erdia dela-eta, bi orduan Eskualdeko Hiri Garraioko hamar linea desbideratu beharko dira

2014ko maiatzak 9- Heldu den igandean, hilak 11, 09:00 eta 11:00 artean, Iruñeko kaleetan egingo den matatoi erdiaren ondorioz, Eskualdeko Hiri Garraioko linea hauetako ohiko ibilbide eta maiztasunetan aldaketak egingo dira: L1, L2, L5, L6, L10, L11, L16, L17, L19 eta L25.

Denbora tarte horretan, antolatzaileek itxitako tarteetan dauden geralekuak baliogabetuta geldituko dira, eta martxan egongo dira ibilbide alternatiboetan daudenak. Iruñeko erdialdean ibiltzen diren gainerako lineek atzerapen puntualak izango dituzte.
Aurreikusita dagoenaren arabera, sarea 11:00 aldera normalizatuko da.
http://www.infotuc.es/descargas/PDF/MEDIA_2014.pdf

Baliogabetuko diren 26 geralekuetan ere jarriko da ibilbide alternatiboei buruzko informazioa. Gainera, erabiltzaileek argibide gehiago lor dezakete Iruñerriko Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Telefonora deituta: 948423242.