14/11/2012

"Tu villavesa" aplikazioak saria jaso du

ONCE erakundeak Makila Zuria emanda saritu du GeoActio, sistema eskuragarria egiteagatik ikusteko ahalmen urritasuna duten pertsonentzat.

ONCE erakundeak Makila Zuria emanda saritu du GeoActio, “Tu villavesa” aplikazioa sortu duen enpresa. Hain zuzen ere, sari horrek aitormena egiten die ikusteko ahalmen urritasuna duten pertsonen “autonomia pertsonala eta gizarteratzea laguntzen duten” erakunde publiko edo pribatuei eta pertsonei. Doako aplikazio hori 25.000 aldiz behera kargatu da, eta maiatzetik eskuragarri dago App Storen eta Google Play Storen. Hain zuzen, aukera ematen du smartphone batean eskualdeko hiri garraioaren informazioa denbora errealean ikusteko.