ERREGE MAGOEN KABALGATAREN ONDORIOZ, ILARAK ETA ALDAKETAK IZANEN DIRA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN LINEETAN IRUÑETIK BARNA IRAGATEAN
Gauza bera gertatuko da eskualdeko beste udalerrietan ematen den zerbitzuan ere
TCCk aditzera ematen du aldaketak izanen direla Eskualdeko Hiri Garraioaren linea guztietan Iruñetik iragatean –L7, L14 eta L19 lineetan izan ezik–, eta aldaketa horiek ohiko ordutegietan eta maiztasunean eragina izanen dutela heldu den urtarrilaren 5ean, asteartearekin, 18:00etatik 21:00etara gutxi gora behera, Iruñeko erdiguneko kaleetan ibiliko den kabalgata dela eta.
Kabalgatak iraun bitartean, ezin izanen dira erabili antolakuntzak moztutako tarteetan dauden geralekuak; aitzitik, zenbait geraleku prestatuko dira ibilbide alternatiboetan.
Bitan banatuko diren lineak: L5, L6, L11, L16 eta L17
Aldaketa nagusiak Iruñea iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duten lineetan egonen dira, bitan banatuko baitira kabalgataren bidearen ondorioz. Horrela, L5, L6 eta L11 Labriteko aldapatik abiatuko dira, eta Merindadeetan (Hegoaldeko norabidean).
Bestalde, L16 lineak bi abiapuntu izanen ditu: bata, Sarasate pasealekuan (parlamentuaren parean), eta, bestea, Zaragoza etorbideko 13. zenbakiaren parean.
Halaber, L17 linea Merindadeen plazan moztuko da (Mutiloa) eta Parlamentuaren parean (Artiberri).
L3 eta L21 lineen ibilbidea ez da borobila izanen
L3 eta L21 lineak moztu eginen dira Iruñeko erdigunean, eta, beraz, ez dute ibilbide borobilik eginen; bata, Labriteko aldapatik abiatuko da, eta, bestea, Sarasate pasealekuan (Parlamentuaren parean).
Magdalenako zubia eta Labrit.
15:30etik 17:00etara, gutxi gorabehera, Magdalenako zubia moztuko da, eta zerbitzurik gabe geratuko dira Labriteko eta Teobaldoen kaleko geralekuak; beraz, 3, 5, 11 eta 21 lineak Belosoko erripatik sartuko dira Iruñean, eta L6 linea Oblaten zubitik igoko da.
Era berean, ibilbide alternatiboen gaineko informazioa jarriko da bertan behera utzitako 30 geralekuetan.
Argibide gehiago Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan: 948 42 32 42.