11, 16 eta N6 lineak berriro ere Zaragozako etorbidean ibiliko dira
Zaragozako etorbidetik Iruñerako sarrera uztailean itxi zuten, zubi berri bat eraiki behar zutelako
Bihar, asteazkena, zirkulaziorako irekiko dute Zaragozako etorbidea, zubi berria eraikitzeko lanak amaitu eta gero.
Lan horien ondorioz, hiru lineatako ibilbidea aldatuta zegoen, eta, hortaz, bihartik aurrera ohiko ibilbidea egiten hasiko dira. Zehazki, L11 (Ezkaba – Sario eraikina), L16 (Aitzoain - Noain - Beriain) eta N3 (Labriteko Jaitsiera - Noain - Beriain) lineak dira.
Gogorarazi behar da Iruñerako norabidean desbideratzea Aranguren Ibarraren kaletik, Katalunia etorbidetik eta Queiles Errekaren kaletik ari zirela egiten autobusak. Noainerako norabidean, berriz, Fernando Remacha kaletik, Katalunia etorbidetik eta Aranguren Ibarraren kaletik.
Zaragozako etorbidea zirkulaziorako irekitzearen ondorioz, geraleku hauek berriro ere martxan egongo dira: Iruñerako norabidean, Zaragozako etorbidearen 101.eko geralekua eta 72.aren parean dagoena; eta Noainerako norabidean, Zaragozako etorbidearen 72. eta 84.eko geralekuak eta Sadar kalearen lehenengokoa.
.