16 BILLABESA HIBRIDO BERRI ESKUALDEKO HIRI GARRAIORAKO
Billabesa hauek eskuratuta, flota 159 autobusek eratzen dute eta batez besteko adina 6,75 urtekoa da
Gaur goizean, Eskualdeko Hiri Garraioko garajeetan egin den ekitaldi batean, gaurtik aurrera Eskualdeko Hiri Garraioaren flotan sartuko diren 16 autobus hibrido berriak aurkeztu ditu Iruñerriko Mankomunitateak. Ekitaldi horretan, hain zuzen, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Ciriza, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari David Campión eta Moventia taldeko kontseilari delegatu Josep María Martí izan dira.

16 ibilgailu berri horietatik zazpi artikulatuak dira, 18 metroko luzerakoak, MAN markakoak eta ‘Lions’s City 18C Efficient Hybrid’ modelokoak. Haien motorra hibridoa da, 265 kW-eko potentziakoa. Ibilgailu bakoitzak 152 plaza ditu guztira (haietatik 37 eserita joateko), gehi bi aulki gurpildunetarako tokia.
Beste bederatzi ibilgailuak 12 metroko luzerakoak dira, MAN markakoak eta ‘Lions’s City 12C Efficient Hybrid’ modelokoak. Motorra hibridoa da, eta gehieneko potentzia 206 kW-ekoa. Ibilgailu bakoitzak 105 plaza ditu guztira (haietatik 23 eserita joateko), gehi bi aulki gurpildunetarako tokia.
Era berean, adierazi behar da ibilgailu guztiek EURO VI kutsadura-mugak betetzen dituztela, Europar Batasunak ezartzen dituenak. Eta, gainera, denek segurtasuneko manparak dituzte eta bai segurtasuneko bideokamerak ere, eta, horrenbestez, flota osoak, %100ak, sistema hori du.
Ibilgailu hauek erostea 2019an esleitu zen, eta aurreikusita dago uztaileko lehen hamabostaldian hastea lanean, koronabirusaren krisiaren ondorioz matrikulatzeko izapideen kudeaketa amaitzen denean, moteldu egin baita.
159 ibilgailuko flota, batez besteko adina 6,75 urtekoa duena
16 ibilgailu berri hauek erosi eta bost zaharrenak kenduta, EHGko flotak 159 ibilgailu izango ditu, eta batez besteko adina 6,75 urtekoa izango da. Flota osoa kontuan hartuta, 57 autobus artikulatuak dira (18 metro), 100 autobus 12 metrokoak eta 2 ibilgailu 10 metrokoak. COVID-19aren ondorioz hurrengo hilabeteetan edukieren mugetan egon litezkeen beharrak aintzat hartuta, berriek ordezkatu beharko lituzketen 11 autobusak erreserban utziko dira aldi baterako eta aurrerago kenduko dira.
Nabarmendu behar da, ibilgailu berri hauek eskuratuta, Eskualdeko Hiri Garraioak 56 ibilgailu hibrido dituela eta sei elektriko. Horrek esan nahi du autobus guztien %39 eraginkorrak direla ingurumenari dagokionez.