Mankomunitateak eta TCC enpresak garraio publikoaren erabilera saritu dute
14/11/2012

Mankomunitateak eta TCC enpresak garraio publikoaren erabilera saritu dute


Azaroaren 13an sariak eman zitzaizkien 2012ko urtarrila eta abuztua artean 1.000 bidaiatik gora egin dituzten erabiltzaileei

Mugikortasunaren Europako Astearen barnean antolatutako ekimenen artean dago hau, eta helburua da aitormena egitea lekuz aldatzeko eskualdeko hiri garraioa aukeratzen duten pertsonei.

Sari nagusia Guadalupe David Muñozek irabazi du, hilabete horietan 1.892 bidaia egin baititu. Hartara, 649 euro kargatuko zaizkio garraio txartelean (hori da 1.892 bidaia horiek egiteko behar izan duen dirua), zinemarako bi sarrera emango zaizkio eta Iruñeko Europa jatetxean afaria egingo du.

Sariak emateko saioan buru izan dira Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari José Muñoz, Iruñerriko Mankomunitateko garraio zuzendari Jesús Velasco eta TCC enpresako kudeatzaile Ramón Palau.