ABUZTUAREN 1eTIK AURRERA, GELTOKIAK-AIREPORTUA "A" LINEAK ZERBITZUA EMATEARI UTZIKO DIO.
2019ko abuztuaren 1etik aurrera, Iruñerriko Mankomunitateak joan-etorriko garraio-zerbitzu publikoa jarriko du abian Sarasate pasealekutik Iruñeko aireporturaino. Taxi bidez emango da, ordutegi finkoa izango du eta erreserba egin beharko da aurretik.
Zerbitzu berri honek Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea izeneko linea erregularra ordeztuko du.
BIDAIAK PREZIO BAKARRA IZANGO DU
Prezioa 0,70 € izango da pertsonako / ibilbideko.
EHGaren txartelarekin ordaindutako billabesa-bidaia baten prezio bera da.
5 urtetik beherakoak ordaintzetik salbuetsita egongo dira, eta lagunduta bidaiatu beharko dute.
Eskudirutan ordaindu beharko da beti.
Ez da onartuko 20 eurotik gorako billeterik.
ORDUTEGIAK / JOATEKO BIDAIA:
Abiatzeko geraleku bakarra: Sarasate pasealekua, 1 (taxien geralekua)
5:30 / 7:30 / 8:30 / 9:30 /
10:30 / 11:30 / 12:30 / 13:30 /
14:30 / 15:30 / 16:30 / 17:30 /
18:30 / 19:30 / 20:30 / 21:30
Helmugako geralekua: aireportua (taxien geralekua)
ORDUTEGIAK / ITZULTZEKO BIDAIA:
Abiatzeko geralekua: aireportua (taxien geralekua)
10:00 / 11:00 / 12:00 / 13:00 /
14:00 / 15:00 / 16:00 / 17:00 /
18:00 /19:00 / 20:00 / 21:00 /
22:00 / 23:00 / 24:00
Helmugako geralekuak:
Zaragozako etorbidea, 61 (Zidacos Errekaren eta Urederra Errekaren kaleen artean)
Zaragozako etorbidea, 1 (Vianako Printzearen plazaren ondoan)
Sarasate pasealekua, 1 (taxien geralekua)