Aldaketak EHGaren zerbitzuan, astelehenetik aurrera, maiatzak 25
Astelehenetik aurrera, gainera, bidaiariek berriro autobusen aurreko atetik sartzen hasi beharko dute
Hurrengo astelehenetik aurrera, maiatzak 25, konfinamendua arintzeko plana dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak eguneko zerbitzuaren eskaintza handituko du, eskaeraren emendatzeari egokitzen joateko. Hain zuzen, igarotze-maiztasunetan izango diren aldaketak hauek izango dira:
LANEGUNETAN
- L3 (Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea – Antsoain). Oraingo 20 minutuetatik 15era igaroko da.
- L12 (Ermitagaña – Mendillorri). Oraingo 30 minutuetatik 20ra igaroko da.
- L19 (Barañain – Erripagaña). Oraingo 30 minutuetatik 20ra igaroko da.
- L21 (Zirkularra, ekialdea: Hirigunea – Antsoain). Oraingo 20 minutuetatik 15era igaroko da.
ASTEBURUETAN ETA JAIEGUNETAN (maiatzaren 30etik aurrera)
- L3 (Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea – Antsoain). Oraingo 40 minutuetatik 20ra igaroko da.
- L4 (Barañain – Atarrabia). Oraingo 30 minutuetatik 20ra igaroko da.
- L7 (Atarrabia – Txantrea – Barañain). Oraingo 30 minutuetatik 20ra igaroko da.
- L12 (Ermitagaña – Mendillorri). Oraingo 60 minutuetatik 30era igaroko da.
- L21 (Zirkularra, ekialdea: Hirigunea – Antsoain). Oraingo 40 minutuetatik 20ra igaroko da.
Gaueko zerbitzuak bertan behera jarraituko du, berriro abisua eman arte.
Gainerako lineek egungo ordutegiei eta maiztasunei eutsiko diete.
BERRIRO AURREKO ATETIK SARTZEN HASIKO DA
Era berean, astelehenetik aurrera, hilak 25, bidaiariek berriro autobusen aurreko atetik sartzen hasi beharko dute. Gogoan izango denez, martxoaren 15az geroztik, erabiltzaileak ibilgailuaren bigarren atetik sartzen ziren autobusean. Berriro aurreko atetik sartzen hastearen helburua da, erabiltzaileen kopurua handituko dela aurreikusita, ibilgailuan sartzeko eta bertatik ateratzeko ohiko ordena berreskuratzea eta, hartara, pertsonak ate berean gurutzatzea saihestea.
Zerbitzuaren tarifak ordaintzeko, garraio-txartela erabiltzen jarraitu beharko da, atzeko txarteletarako makinan, gidariaren postuaren atzean dagoenean.
Halaber, indarrean jarraituko dute joan den maiatzaren 11z geroztik autobusetarako ezarrita dauden edukierek:
- 18 metroko luzerako autobus artikulatuak = 54 plaza guztira (eserita eta zutik).
- 12 metroko luzerako autobus zurrunak = 37 plaza guztira (eserita eta zutik).
- 10 metroko luzerako autobus zurrunak = 29 plaza guztira (eserita eta zutik).
KONFINAMENDUA ARINTZEKO FASEAK EHGAREN ZERBITZUAN
Jakina denez, apirilaren 6an, eguneko zerbitzua lanegunetan %58 murriztu zen, osasun-krisiaren aurreko lanegun bateko eguneko zerbitzuaren aldean. Bi egun lehenago, asteburuetako eguneko zerbitzua %47 murriztu zen, ohiko jaiegun bateko zerbitzuaren aldean.
Maiatzaren 11tik aurrera, astelehena, eguneko ohiko zerbitzuaren gaineko murrizketa %44koa izatera igaro zen, nahiz eta era desberdinean aplikatu zen linea desberdinen artean. Larunbat eta jaiegunetan %47ko murrizketa mantendu zen, jaiegun bateko ohiko zerbitzuaren aldean.
Beste alde batetik, gaueko zerbitzua emateari utzi zitzaion apirilaren 3ko gauean, ostirala.
Indarrean dauden ordutegi eta maiztasunen informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal da (www.infotuc.es), “Tu Villavesa” aplikazioan eta IMk herritarrei arreta emateko duen telefono-zenbaki honetan: 948 423242.