ALDAKETAK EHGAREN ZERBITZUAN BIHARTIK AURRERA, LARUNBATA, EKAINAK 6
05/06/2020

ALDAKETAK EHGAREN ZERBITZUAN BIHARTIK AURRERA, LARUNBATA, EKAINAK 6

Bihartik aurrera larunbatetako eskaintza handituko da, eta astelehenetik aurrera, lanegunetakoa.

Bihartik aurrera, larunbata, ekainak 6, konfinamendua arintzeko plana dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak eguneko zerbitzua handituko du larunbatetan, eta astelehenetik aurrera, hilak 8, lanegunetan, eskaera emendatzen joateari egokitze aldera.

LARUNBATETAN (BIHARTIK AURRERA, EKAINAK 6)
Nabarmendu behar da berriro ere desberdindu egingo direla larunbatetako eskaintza eta jaiegunetakoa, aurreko faseetan batuta baitzeuden. Hartara, larunbatetan igandeetan baino zerbitzu gehiago egongo da, eskaintza egokitzeko bai azkeneko asteburuetan ikusitako eskaera handiagora bai eta hurrengoetarako aurreikusita dagoen bilakaerara ere.

Eskaintza zabaltzearekin, koronabirusaren krisiaren aurreko larunbatetako zerbitzuaren %77 emango da. Zehazki, larunbatetako zerbitzuan beren maiztasuna hobetuko duten 18 lineak hauek dira:

IGANDE ETA JAIEGUNETAN
Igande eta jaiegunetan orain arteko eskaintzari eutsiko zaio. Krisiaren aurreko igandeetako zerbitzuaren aldean, %62koa da gutxi gorabehera.

LANEGUNETAN (ASTELEHENETIK AURRERA, EKAINAK 8)
Eskaintza nabarmen hobetuko da, eta koronabirusaren krisiaren aurreko lanegun bateko zerbitzuaren %82koa izatera helduko da. Hain zuzen, beren maiztasuna hobetuko duten 14 lineak hauek dira:


Gaueko zerbitzuak bertan behera jarraitzen du, berriro abisua eman arte. Gainerako lineek egungo ordutegi eta maiztasunei eutsiko diete.

Mankomunitateak gogora ekarri du eskudirutan ordaintzeak bertan behera jarraitzen duela, eta gidatzeko postuaren atzealdean dagoen txarteletarako makinan ordaindu behar dela, txartela erabilita.

Indarrean dauden ordutegi eta maiztasunen informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal da (www.infotuc.es), “Tu Villavesa” aplikazioan eta IMk herritarrei arreta emateko duen telefono-zenbaki honetan: 948 423242.