ALDAKETAK EHGAREN ZERBITZUAN BIHARTIK AURRERA, OSTEGUNA, MAIATZAK 28
Konfinamendua arintzeko plana dela-eta, aldaketek 2., 9. eta 11. lineei eragingo diete
Bihartik aurrera, osteguna, maiatzak 28, konfinamendua arintzeko plana dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak eguneko zerbitzuaren eskaintza handituko du, eskaera handitzeari egokitzen joateko. Aldaketa horiekin %65eko eskaintza-maila lortuko da ohiko zerbitzuarekiko, nahiz eta ez den era homogeneoan izango linea desberdinen artean.
Hain zuzen ere, aldaketak hauek izango dira:
L2 (Nafarroako Gorteen kalea – Etxabakoitz). Lanegunetan, maiztasuna hobetuko da, egungo 45 minutuetatik 30era igarota. Iturrama eta Etxabakoitz auzoen eta Iruñearen erdigunearen arteko konexioa erraztuko du.
L9 (Renfe – Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Lanegunetan, ibilbide osoa berreskuratuko du NUPeraino (orain arte Askatasun plazaraino baino ez zen iristen) eta maiztasuna hobetuko da, egungo 40 minutuetatik 20ra igarota. Aldaketa horrek onura ekarriko die Andre Maria Erregina auzoari, Arrosadia-Lezkairuko sektore txiki bati eta Unibertsitate Publikoko erabiltzaileei, beren jardunari berriro heldu diotenei.
L11 (Ezkaba – Sario eraikina). Maiztasuna hobetuko da astelehenetik larunbatera, 40 minutuetatik 20ra igarota. Igandeetan, bidaiak Galariaraino iritsiko dira (40 minutuan behin). Aldaketa honek zerbitzu handiagoa emango die Galaria merkataritza-parkeko eta Morea merkataritza-zentroko erabiltzaile eta langileei.
Gaueko zerbitzuak bertan behera jarraitzen du, berriro abisua eman arte. Gainerako lineek egungo ordutegi eta maiztasunei eutsiko diete.
Indarrean dauden ordutegi eta maiztasunen informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal da (www.infotuc.es), “Tu Villavesa” aplikazioan eta IMk herritarrei arreta emateko duen telefono-zenbaki honetan: 948 423242.