ALDAKETAK ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN HARRESIEN LASTERKETAGATIK
Larunbatean, 18:00etatik 22:30era, gutxi gorabehera, bertan behera utziko dira honako kale hauetako geralekuak: Armada etorbidea, Oliveto kondearen etorbidea (Donibanerako norabidean), Vergeleko zubia, Done Jakue plaza, Aita Moret, Sarasate pasealekua (Parlamentuaren aurrean), Pio XII.a 9, Navas de Tolosa 5 eta 13, eta Yanguas y Miranda etorb.
Aldaketak izanen dira Eskualdeko Hiri Garraioko L3, L21, L4, L6, L8, L9, L10, L12, L14, L15, L16, L17 eta L18 lineetan, Iruñeko erdigunetik pasatzean.
Denbora-tarte horretan, ezin izanen dira erabili antolakuntzak moztutako tarteetan dauden geralekuak; aitzitik, zenbait geraleku prestatuko dira ibilbide alternatiboetan.
Baliteke unean uneko atzerapenak gertatzea Iruñeko erdigunetik igarotzen diren gainerako lineetan.
Aurreikusten da 23:00ak aldera normalizatuko dela sarea.
Bertan behera utzitako geraleku bakoitzeko oharretan emanen da geraleku alternatiboen berri, bai eta Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere, honako webgune honen bidez: http://www.infotuc.es/descargas/PDF/Murallas_2017.pdf