ALDAKETAK HIRI-GARRAIOAREN LINEETAN EKAINAREN 2AN, LARUNBATAREKIN, EGITEKOA DEN MANIFESTAZIOA DELA ETA
01/06/2018

ALDAKETAK HIRI-GARRAIOAREN LINEETAN EKAINAREN 2AN, LARUNBATAREKIN, EGITEKOA DEN MANIFESTAZIOA DELA ETA

TCCk aditzera ematen die Iruñeko erdigunetik pasatzen diren Eskualdeko Hiri Garraioaren autobus-lineen erabiltzaileei, ekainaren 4an, larunbatarekin, aldaketak izanen direla linea horien ibilbidean eta ohiko ordutegi-maiztasunean; aldaketa horiek 18:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, gertatuko dira, Iruñeko kaleetan eginen den manifestazioa dela eta.

Manifestazioak aurrera egin ahala zabalduko edo desbideratuko dira ibilbideak, Iruñeko Udaltzaingoaren zirkulazio-murrizketen arabera. Desbideratutako autobusak ibilbide alternatiboan dauden geralekuetan geldituko dira. Aurreikusten da 20:00ak aldera normalizatuko dela sarea.

UKITUTAKO GERALEKUAK

Ondoko kaleetako geralekuak bertan behera geratuko dira: Sarasate pasealekua, Armada etorbidea, Yanguas y Miranda, Oliveto kondea, Vianako printzea, San Ignazio etorbidea, Nafarroako Gorteak, Navas de Tolosa eta Aita Moret.

GERALEKU ALTERNATIBOAK: MERINDADEEN PLAZA, ERRUKI-ETXEA ETA ZARAGOZA ETORBIDEA (25 ZENBAKIAREN AURREAN)

Merindadeen plaza 3ko geralekua gaituko da Iruñerriko iparraldera eta ekialdera (Burlata, Atarrabia, Txantrea, Antsoain…) doazen autobusentzat eta Erruki-Etxeko (Antso Azkarra etorbidean, 1 zenbakiaren aurrean) Iruñerriko mendebaldera doazenentzat (Barañain, Zizur, Orkoien, Donibane, Ermitagaña, Sanduzelai…).
Hegoaldera doazenentzat (Milagrosa, Beriain, Noain, NU), Zaragozako etorbidekoa (25 zenbakiaren aurrean) gaituko da.