ALDAKETAK IZANGO DIRA HURRENGO ASTEAZKENEAN ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN, ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA ITZULIA DELA-ETA
Heldu den irailaren 3an, asteazkena, Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren hamaikagarren etapa Iruñean hasiko denez, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan aldaketak egongo dira 13:15 eta 13:30 artean. Hain zuzen ere, une horretan hiriaren erdigunean dabiltzan lineetan atzerapenak izango dira.
Beste alde batetik, Sarasate pasealekua itxita egongo da zirkulaziorako 07:00etatik aurrera, txirrindularitzako lasterketan ibiltzen diren antolakuntzako ibilgailuak bertan egoteko egun osoan. Hori dela-eta, pasealeku horretako geralekuak, San Nikolas elizaren ondokoak, baliogabetuta egongo dira goizeko lehen orduan zerbitzua hasi eta txirrindularitza lasterketako ibilgailuak kendu artean, 22:00 inguruan. Zehazki, geraleku horietan gelditzen diren lineek (4, 8, 9, 12 eta 15) Nafarroako Parlamentuaren parean dagoen geralekua erabiliko dute denbora tarte horretan.