ALDAKETAK ZERBITZUAN AZAROAREN 30EAN, ASTELEHENA, SAN SATURNINO JAIEGUNA DELA ETA
Larunbatetako eguneko ordutegia aplikatuko da linea guztietan
Horrez gain, abenduaren 3an eta 7an, zerbitzua indartuko da, eskaera handiagoa aurreikusten baita
Aurreko urteetan bezala, Eskualdeko Hiri Garraioak aldaketak egingo ditu zerbitzuan San Saturnino jaieguna dela eta.
Jaieguna igandetik astelehenera, 29tik 30era, aldatu denez, larunbatetako eguneko ordutegia aplikatuko da linea guztietan, merkataritza-lokalak irekita egongo direnez eskaera handia aurreikusten baita.
Bestalde, antzematen bada bidaiarien eskaera handitzen dela, autobus gehiago erabiliko dira zerbitzuan halakorik behar duten linea guztietan.
Errefortzu bereziak abenduaren 3an eta 7an
Halaber, abenduaren 3an, osteguna, eta 7an, astelehena, errefortzu bereziak izango ditu garraio-sareak, eskaera handiagoa aurreikusten baita.
Argibide gehiago, Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan: 948423242.