ALDAKETAK ZERBITZUAN MAIATZAREN 1ETIK AURRERA
30/04/2013

ALDAKETAK ZERBITZUAN MAIATZAREN 1ETIK AURRERA

Aldaketa txikiak dira, joan den urtarrilean sarean egindako aldaketen ondorioak hobetzeko

Aldaketa txikiak dira, joan den urtarrilean sarean egindako aldaketen ondorioak hobetzeko.

Honako hauek dira aldaketak izanen dituzten lineak: L20, Lezkairun zerbitzu eginen baitu larunbat eta jaiegunetan; L9, bidean geraleku berri ba izanen baitu RENFEra heldu baino lehen; eta N3 Iruñerako bidean, zerbitzua eginen baitu Galaria merkataritza parkeko geralekuan.

L20. Vianako Printzea pl. – Gorraitz:

20 lineak larunbat eta jaiegunetan besterik ez du aldatuko bidea, Lezkairun ematen den zerbitzua hobetzeko; orain, L23 lineak bertan ematen duen zerbitzua 90 minututik behin egiten da. Maiatzaren 4tik aurrera, larunbata, lineak zerbitzua emateari utziko dio Seminarioko geralekuan eta horren pareko geralekuan, Nafarroa Behereko etorbidean, eta Fuente de la Teja kalean ibiliko da bi norabideetan, 23 lineak egiten duen bezala.

L9. RENFE-NUP:

L9 geldituko da Sanduzelaiko etorbideko geralekuan (10. zenbakiaren parean). Lehen 7 linea baino ez zen gelditzen RENFE baino lehentxeago dagoen geraleku horretan.

N3. Labrit-Noain-Beriain:

Behin betiko kentzen da Zaragoza etorbidean erdigunerako norabidean dagoen geralekua (Galariako sarreran), eta hemendik aurrera N3 linea ere geldituko da egun 11 linea Galaria merkataritza parkean gelditzen den geralekuan.

Oharrak jarri dira aldaketak izan dituzten geralekuetan, bai eta lineen informazio-fitxak eguneratu ere.