09/12/2021

"AUTOBUSES & AUTOCARES" ALDIZKARIAK MOVENTIS TCC PAMPLONA SARITU DU

Hiri-garraioko enpresarik onena izendatu du enpresa, zerbitzuaren kalitatea, teknologia berriak ezarri izana eta bidaiarien garraioaren arloan duen esperientzia aitortuta.

Moventis TCC Pamplona, Moventia taldekoa, mugikortasun iraunkorrean erreferentzia den enpresa, 2022. urteko enpresa izendatu du Autobuses & Autocares aldizkari espezializatuak, Las Empresas del Año sarien 30. edizioan.

 

L9 electrica MCP 210918 01

Hain zuzen ere, konpainiak ‘Hiri Garraioa’ kategorian jaso du saria, zerbitzuaren kalitateari, teknologia berriak ezarri izanari eta bidaiarien garraio publikoan duen esperientziari esker. Izan ere, 2009tik aritzen da horretan Iruñean eta Iruñerrian.

Moventis TCC Pamplona-k 160 autobuseko flota du, teknologiarik aurreratuenarekin hornitua. Alde horretatik, lokalizazio-sistema (SAE) ahaltsu eta berritua, ticketing-sistema, wifia eta informazioa denbora errealean ditu, WEB aplikazioen bidez, eta okupazio-maila aurreikusten duen app bat ere.

Gainera, konpainia aitzindaria izan da Europan energia alternatiboen bidez propultsatutako ibilgailuak sartzen, garraioan emisio neutroak lortzeko helburuan (bus elektrikoaren lehen gidaria Europan, Espainiako lehen linea % 100 elektrikoa, etab.)

Moventis TCC Pamplona-k hamabi urte hauetan hainbat entitate eta eragile sozialekin hartutako konpromiso eta akordioen bidez Iruñeko eta Iruñerriko gizartearekin erabateko integrazioa lortzeko ahalegin handia aitortzen du sariak.

Hori guztia erabakigarria izan da sari horietako epaimahaikideentzat, oso positibotzat jo baitute Moventis TCC Pamplona-k garraio publikoko zerbitzu honen erabiltzaileak ahalik eta gehien gogobetetzeko egiten duen lana.

Moventis TCC Pamplona-ko gerente Ramón Palauren arabera: “Pozgarria da sari hau ‘Autobuses & Autocares’ aldizkari espezializatuaren eskutik jasotzea, TCC Pamplona osatzen duten langile guztien lana ere aitortzen baitu”. Eta hau gehitu du: “Mugikortasun-irtenbide berritzaile eta jasangarriak garatzen egunero lanean jarraitzera bultzatzen gaitu aitortzak, gure erabiltzaile guztiei bidaiako esperientzia segurua eta egokia, eta, aldi berean, ingurumenarekiko begirunetsua, bermatzeko dugun konpromisoan”.