BIHARKO EMAKUMEEN NAFARROAKO KLASIKOAK DESBIDERAKETAK ERAGINGO DITU ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN
07/05/2024

BIHARKO EMAKUMEEN NAFARROAKO KLASIKOAK DESBIDERAKETAK ERAGINGO DITU ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN

Helmuga Antso Azkarra etorbidean egongo da, maiatzaren 8an, asteazkena, eta horrek eragina izango du L1, L2 eta L19 lineetan Iturrama auzoan eta Zizur Txikian. 
 
TCC-k jakinarazten du Eskualdeko Hiri Garraioaren L1, L2 eta L19 lineek aldaketak izango dituztela ibilbideetan eta ohiko maiztasunetan maiatzaren 8an, asteazkena, 17:00etatik 19:30era, gutxi gorabehera, lasterketa Iruñeko erdigunean barna ibiliko baita.
 

Denbora-tarte horretan, ezin izango dira erabili antolakuntzak moztutako tarteetako geltokiak, eta, aldiz, ordezko ibilbideetan daudenak erabili ahalko dira haien ordez.

Halaber, Antso Azkarra etorbideko 16 eta 53ko geltokiak zein Eneko Aritza kalekoa (Antso Azkarra etorbidea) ezin izango dira erabili 07:00etatik 19:30ak arte, gutxi gorabehera, helmuga han jarriko baita.

Moztutako tarteen eta ordezko ibilbideen xehetasunak Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu daitezke.

Halaber, bertan behera utzitako geltokietan ordezko ibilbideen gaineko informazioa jarriko da.

Argibide gehiago, Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan: 948423242.