EHGAREN GAUEKO ZERBITZUAK GOIZALDEKO 04:00AK ARTE LUZATUKO DU ZERBITZUA OSTEGUNETAN DA
10/01/2023

EHGAREN GAUEKO ZERBITZUAK GOIZALDEKO 04:00AK ARTE LUZATUKO DU ZERBITZUA OSTEGUNETAN DA

Orain arte, ostegunetako gaueko zerbitzua 00:00etan amaitzen zen
 
Hurrengo ostegunetik aurrera, urtarrilak 12, Eskualdeko Hiri Garraioaren gaueko zerbitzua gutxi gorabehera goizaldeko 04:00ak arte emango da ostegunero (ordutegi zehatza linea bakoitzaren mende egongo da).

Orain arte, gaueko hamar lineek ematen zuten zerbitzua 00:00 inguruan amaitzen zen ostegunetan. Zerbitzua luzatzearen arrazoia da Eskualdeko Hiri Garraioaren erabiltzaileek ostegun gauetan dituzten mugikortasun-beharrak nabarmen handitu direla.

Aldaketa honek dakar ostegun eta ostiral gauetan gaueko zerbitzua gutxi gorabehera ordu berberean amaituko dela, jaiegunen bezpera diren egunetan izan ezik.
Ostegun gauetan gaueko garraioaren ordutegia luzatzearen harira, Iruñerriko Mankomunitateak gazteentzako kanpaina bat egingo du aste honetan. Hain zuzen ere, kanpaina horrek barne hartuko du billabesetan informazio-pertxak kokatzea eta irrati-kateetan iragarkiak ematea.

Kanpaina horretan, era berean, bakarrik edo taldean bidaiatzen duten emakumeentzako eskaeraren araberako geldialdien zerbitzuaren abantailak gogoraraziko dira, joan den urteko irailaz geroztik martxan baitago zerbitzu hori EHGaren gaueko linea guztietan.

EHGaren zerbitzuari buruzko informazio osoa Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta Tu Villavesa app-an kontsultatu ahal da.