EHGaren GUTXIENEKO ZERBITZUAK, TCCKO ENPRESA BATZORDEAK APIRILERAKO DEITUTAKO GREBA PARTZIALAK DIRELA-ETA
31/03/2025

EHGaren GUTXIENEKO ZERBITZUAK, TCCKO ENPRESA BATZORDEAK APIRILERAKO DEITUTAKO GREBA PARTZIALAK DIRELA-ETA

% 60koak izango dira, laneguneko garraio-zerbitzu arruntari dagokionez

Transports Ciutat Comtaleko (TCC) Enpresa Batzordeak 2025eko apirilaren 2, 4, 9, 11, 14, 16, 28 eta 30erako, 06:00 eta 08:30 artean, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan deitu dituen greba partzialak direla-eta, eta 30/2025 Foru Agindua aintzat hartuta, gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, laneguneko garraio-zerbitzu arruntari dagokionez % 60koak izango direnak.

ORDUTEGIA

Nabarmentzekoa da otsailaz geroztik greba-egunak astearteak eta ostegunak izan zirela. Apirilean, ordea, asteazkenetan eta ostiraletan izango dira hilabetearen aurreneko bi asteetan. Hirugarren astean, grebarako deia astelehenerako, hilak 14, eta asteazkenerako, hilak 16 –Aste Santuko jaiegunen aurre-aurretik–, eginda dago; eta bosgarren astean, greba astelehenean, hilak 28, eta asteazkenean, hilak 30 –maiatzaren 1aren (osteguna) bezpera, jaieguna– izango da. Pazko asterako ez da greba-deialdirik iragarri.

Aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan lan-jardunaldiko ordu-tarte horretan gutxi gorabehera egiten dituzten 83.000 bidaiei eragingo diete egunero aurreikusita dauden grebek.

Gutxieneko zerbitzuetan egongo diren ordutegiak lotura honetan kontsultatu ahal dira. Horrez gain, zerbitzuaren xehetasunak billabesetan eta Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) kontsultatu daitezke.