ERAGINAK HIRI-GARRAIOAN URRIAREN 23AN, IGANDEAREKIN
20/10/2022

ERAGINAK HIRI-GARRAIOAN URRIAREN 23AN, IGANDEAREKIN

EHGk bere zerbitzua aldatuko du Zubiri – Pamplona lasterketa dela eta
11:30etik 13:30era, gutxi gorabehera, moztuko dira, eta batez ere Uharten eta Txantrean izanen dute eragina.
 
Igande honetan, urriak 23, EHGk bere zerbitzua aldatuko du Zubiri – Pamplona maratoi-erdia dela eta.
 

3, 4, 5, 6, 11, 14 eta 21 lineak
Lasterketak 11:30etik 13:30era, gutxi gorabehera, itxiko ditu kaleak, eta bereziki Uharten eta Txantrean eragingo du:

Uharte: Zubiarte kaleko eta Martiket-eko geltokiak bertan behera utziko dira, eta ordezkoak Ugarrandia etorbidean eta San Andres kalean jarriko dira, hurrenez hurren.
Txantrea: Magdalenako zubiaren ondoko geltokiak bertan behera utziko dira, eta ordezkoak Magdalena kalean jarriko dira.
Labrit, Teobaldoen eta Vergel kaleetako zein Udaletxe plazako geltokiak ere bertan behera utziko dira lasterketan zehar.

Eragindako geralekuetan kontsulta daitezke informazioaren xehetasunak. Argibide gehiago Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko duen telefonoan: 948 42 32 42.