ERREFORTZU BEREZIAK ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN 6 LINEAN, FERIA-BARRUTIAREN IREKIERAGATIK
Arrotxapean barrakak jarriko direla eta, EHGk bereziki sendotu du L6a, bihartik (ekainak 18) uztailaren 3ra arte.
Arrotxapeko feria-barrutian barrakak jarriko direla eta, Eskualdeko Hiri Garraioak errefortzu bereziak ezarri ditu 6 linearako (‘Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa’ bihartik (ekainak 18, ostirala) uztailaren 3ra arte, larunbata.
Hona hemen aldaketa nagusiak:
• Ostiral eta larunbatetan: Ordutegia zabaltzea.
6 lineak ostiral eta larunbatetan ordutegia gauerdira arte luzatuko du, feria-barrutiaren eta Merindadeen plazaren arteko ibilbidean.
• Jaiegunak: Maiztasuna hobetzea.
Era berean, 6 lineak errefortzuak izango ditu jaiegunetako arratsaldeetan Arrotxapetik Iruñeko erdigunera. Horri esker, hamabost minutu inguruko maiztasuna izango du.
• EHGrako txartelik gabe, Trinitariosko aparkalekuan.
Bestalde, Runa parkean atrakzioak jartzen dituzten ferianteak Trinitariosko aparkalekuan daudenez, uztailaren 5era arte, astelehena, disuasioko aparkalekuak ez du EHGrako txartelik emango.
Ordutegiei buruzko informazioa Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es), ‘Tu villavesa’ app-ean eta IMren herritarren arretarako telefonoaren bidez (948 42 32 42) lor daiteke.