ERREGE MAGOEN KABALKADAK AUTO-ILARAK ETA ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOKO LINEETAN ALDAKETAK EKARRIKO DITU IRUÑEAN
03/01/2018

ERREGE MAGOEN KABALKADAK AUTO-ILARAK ETA ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOKO LINEETAN ALDAKETAK EKARRIKO DITU IRUÑEAN

Iruñerriko beste udalerrietan ere eragozpenak sortuko ditu.

TCC-k jakinarazten du Iruñetik igarotzen diren garraio-zerbitzuko linea guztiek (L7, L14, L19, L22 eta L25 izan ezik) aldaketak izango dituztela bai ibilbideetan, bai ohiko maiztasunetan urtarrilaren 5ean, ostirala, 18:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera, Iruñeko erdigunetik ibiliko den Erregeen kabalkada dela eta.

PDF

Bitan banatzen diren lineak: L1, L4, L5, L6, L9, L10, L11, L12, L16, L17 eta L18
Aldaketa nagusiak Iruña gurutzatzen duten lineetan egonen dira, haien ibilbideak bi zatitan banatuko baitira kabalkadaren ondorioz.

1 linearen burualdeak Merindadeen plaza (NUPerantz) eta Antso Azkarra etorbidea 21 (Zizur Txikirantz) izango dira.

L5, L6 eta L11 lineen burualdea Labriteko aldapa izango da, iparrerantz, eta Merindadeen plaza (L6) eta Zaragozako etorbidea 32 (L5 eta L11), hegorantz.

Bestetik, L16 linearen burualdeak Sarasate pasealekua (Parlamentua) eta Zaragozako etorbidea 32 (Noainerantz) izango dira.

L17 linea Merindadeen plazan (Mutiloarantz) eta Yanguas y Miranda etorbidean (Artiberrirantz) banatuko da.

4, 9, 10, 12 eta 18 lineen (Barañain, RENFE, Orkoien, Ermitagaña eta Zizurretik datoz) burualdeak Sarasate pasealekuan, Parlamentuan (L4), Navas de Tolosa kalean (L9 eta L12), Armada etorbidean (L18) eta Yanguas y Miranda eta Lizarra kaleen arteko bidegurutzean (L10) izango dira.
Linea horiek Atarrabia, NUP, San Miguel klinika, Mendillorri eta Sarrigurenera doaz, eta hauexek izango dira burualdeak: Merindadeen plaza eta Nafarroa Beherea 14.

L3 eta L21 lineek ez dute ibilbide biribilik eginen
L3 eta L21 lineak moztu eginen dira Iruñeko erdigunean, eta, beraz, ez dute ibilbide biribilik eginen; bata, Labriteko aldapatik abiatuko da, eta, bestea, San Lorentzo elizatik.

Ibilbide laburragoa izango duten lineak
2 eta 8 lineen burualdeak Antso Azkarra 21 eta Navas de Tolosa (Tres Reyes hotela) izango dira, hurrenez hurren, eta bertan behera geratuko dira gainerako geralekuak.
20 eta 23 lineak ez dira Vianako Printzearen plazaraino iritsiko, eta Nafarroa Beherea 14 izango da burualdea.
Beste alde batetik, A linea (aireportura doa) ez da autobus-geltokian dagoen geralekuraino iritsiko, eta Antso Azkarra kaletik eta Pio XII.a etorbidetik joango da.

Magdalenako zubia eta Labrit
15:30etik 17:00etara, gutxi gorabehera, Magdalenako zubia moztuko da, eta bertan behera geratuko dira Labriteko aldapako eta Teobaldos kaleko geralekuak; hartara, Belosoko aldapatik igoko dira 3, 5, 11 eta 21 lineak Iruñera, eta Oblaten zubitik, L6 linea.
Bertan behera geratutako geralekuen eta geraleku alternatiboen xehetasunak Eskualdeko Hiri Garraioko webgunean (http://www.infotuc.es) zein deuseztatutako geralekuetan egongo dira ikusgai.

Argibide gehiago Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan: 948 42 32 42