ESKUALDEKO HIRI GARRAIOA, LAGUNTZAILEA “ARAZOA BETI BERDINA EZ BADA... IRTENBIDEA EZTA ERE” KANPAINAN
Iruñerriko Mankomunitatea eta TCC elkarlanean ari dira joan den urtarrilaren 24az geroztik Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarekin, osasun zerbitzu publikoen erabilera eraginkorragoa bultzatze aldera.
“Arazoa beti berdina ez bada... irtenbidea ezta ere” goiburuarekin, erabilgarri dauden zerbitzu-aukerei buruzko informazioa eman nahi da, haiek beharren arabera eta modu arduratsuan erabil daitezen.
Eskualdeko Hiri Garraioak babesa erakutsi nahi die esparru horretan egiten diren jarduera guztiei, eta kausa hori zabaltzen ere lagundu nahi du.
Urtarrilaren 24tik aurrera eta aste guztian zehar, kanpaina horren irudia agertuko duten pertxak egonen dira Iruñerriko garraioaren autobus guztietan, hau da, milaka pertsonak egunero erabiltzen dituzten autobusetan.
Informazio gehiago:
http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2017/01/17/Uso+eficiencia+servicios+sanitarios.htm
Kanpainaren irudia:
http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/9FE65DB3-6D47-4409-A150-721914DD46DF/368904/AF_FOLLETO2.pdf