ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK ABEGI FAMILIAK BILATZEKO KANPAINAN LAGUNTZEN DU
14/11/2013

ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK ABEGI FAMILIAK BILATZEKO KANPAINAN LAGUNTZEN DU

Iruñerriko Mankomunitateak eta TCC enpresak lagundu egiten dute, joan den azaroaren 12tik, “Ez dago ezer familiaren babesik gabeko haurra baino hauskorragorik” kanpainan. Eskualdeko Hiri Garraioak kausa horren aldeko sentikortasuna eta hedapena bultzatzen dituzten jarduera guztiak babesten dituela erakutsi nahi du.

Azaroaren 12tik hasita eta aste osoan zehar, Iruñerrian egunero milaka pertsonak erabilitako garraioaren autobus guztietan kanpainaren irudia izanen duten pertxak egonen dira zintzilik.