ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK ABEGI FAMILIAK BILATZEKO KANPAINAN LAGUNTZEN DU
13/04/2015

ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK ABEGI FAMILIAK BILATZEKO KANPAINAN LAGUNTZEN DU

Iruñerriko Mankomunitateak eta TCC enpresak lagundu egiten dute, joan den apirilaren 14tik, “Se merecen un 10” kanpainan. Eskualdeko Hiri Garraioak kausa horren aldeko sentikortasuna eta hedapena bultzatzen dituzten jarduera guztiak babesten dituela erakutsi nahi du.

Apirilaren 14tik hasita eta aste osoan zehar, Iruñerrian egunero milaka pertsonak erabilitako garraioaren autobus guztietan kanpainaren irudia izanen duten pertxak egonen dira zintzilik.