ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK BIDEZKO MERKATARITZAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN LAGUNTZEN DU
Iruñean heldu den maiatzaren 13an ospatuko den Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna dela-eta, zenbait bakarrizketa eskainiko dira Iruñeko zenbait autobus-lineatan, maiatzaren 8tik 12ra bitartean.
Bakarrizketak bidezko merkataritzaren gaineko sentsibilizazioa lantzen saiatuko dira, jantzi, teknologia eta elikagaien sektoreetan.
Heldu den maiatzaren 13an, larunbatarekin, Bidezko Merkataritzako Partzuergoak antolatutako jarduera gehiago eginen dira Iruñeko Sarasate pasealekuan, 11:00etatik 20:30era.
Honako webgune honetan kontsulta daiteke ekitaldien agenda osoa: www.comerciojusto.org.