ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK GAUEKO ZERBITZUA LUZATUKO DU EGUBERRI AURREKO ENPRESA-AFARIAK DIRELA ETA
05/12/2018

ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK GAUEKO ZERBITZUA LUZATUKO DU EGUBERRI AURREKO ENPRESA-AFARIAK DIRELA ETA

Abenduaren 20an, osteguna, eta 21ean, ostirala, gaueko linea guztien ordutegia luzatuko da

Eskualdeko Hiri Garraioaren gaueko zerbitzuak ordutegia aldatuko du abenduaren 20 eta 21ean, herritarren joan-etorriak garraio publikoan errazte aldera eguberri aurreko ohiko enpresa-afarien ondoren.

Horrela, abenduaren 20an, osteguna, ostiraleko ordutegi berdinekin ibiliko dira gaueko lineak, hau da, 03:00etatik eta 04:00etara bitartean bukatuko dute zerbitzua (linea bakoitzaren arabera), eta ez 00:00ak aldera, ohi bezala. Bestetik, abenduaren 21ean, ostirala, gau osoan zehar emango dute zerbitzua gaueko linea guztiek, larunbateko ordutegi berdinekin.