ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK GAUEKO ZERBITZUA LUZATUKO DU SEVILLARAKO BIDAIAK DIRELA ETA
Maiatzaren 5eko gauean, ostiralarekin, 06:00ak arte luzatuko da gaueko linea guztien ordutegia
Maiatzaren 6an, larunbatarekin, zerbitzua 02:00ak arte indartuko da
Eskualdeko Hiri Garraioaren (EHK) gaueko zerbitzuak ordutegiak aldatuko ditu maiatzaren 5eko gauean, ostiralarekin, Errege Koparen finala ikustera Sevillara joan behar dutenak errazago irits daitezen hiribusez beste garraiobide batzuetara.
Horrela, gaueko linea guztiek ostiraletik larunbaterako gau osoan emango dute zerbitzua, hau da, larunbateko ordutegi bera izango dute eta ez ostiraleko ohikoa (04:00ak inguruan amaitzen da)
Anezka-zerbitzua El Sadar estadioraino
Bestalde, “R3 Vianako Printzea plaza - Nafarroa Arena” gaueko lineak Zaragozako etorbideko 6-8 zenbakitik El Sadar estadioaren ingururaino, hots, Sevillara doazen autobusen abiapunturaino, emango du zerbitzua.
Zerbitzu berezi horretarako ordutegia 22:30etik 02:30era izango da, 15 minutuko maiztasunarekin, gutxi gorabehera.
Errefortzuak
Halaber, maiatzaren 6an, larunbatarekin, arratsaldeko eta gaueko zerbitzua indartuko da, 19:00etatik 02:00etara, eskaria handiagoa izango delakoan.
Ordutegi zehatz guztiak Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) edo “Tu Villavesa” app-ean daude ikusgai.