ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN 2024KO TARIFAK OTSAILAREN 1EAN, OSTEGUNA, SARTUKO DIRA INDARREAN
30/01/2024

ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN 2024KO TARIFAK OTSAILAREN 1EAN, OSTEGUNA, SARTUKO DIRA INDARREAN

Txanpon-txartelekin eta aldi baterako abonuekin ordaindutako bidaietan % 50eko hobaria aplikatzen jarraituko da
 
Eskualdeko Hiri Garraioaren 2024ko tarifek heldu den ostegunean, otsailak 1, hartuko dute indarra. Iruñerriko Mankomunitateak joan den azaroan onartu zituen hasiera batean tarifa berri horiek, baina, izapidetzeko behar dituzten epeak kontuan izanda, ezin izan dira lehenago aplikatu. 

Hain zuzen ere, 2024ko abenduaren 31 arte ezarri diren titulu desberdinen prezioak hauek dira:

2024KO TARIFAK (EURO)

Gogora ekarri behar da % 50eko hobaria aplikatzen jarraituko dela txanpon-txartelekin eta aldi baterako abonuekin ordaintzen diren bidaietan: Estatuko Gobernuak onartu zuen % 30eko deskontua, IMk egiten duen % 20ko deskontuarekin osatzen dena. Horrenbestez, tiket arrunta eta San Fermin jaietako tiket arrunt berezia, eskudirutan ordaintzea ekartzen dutenak berekin, dira hobaria izango ez duten bakarrak.

Tarjeta TUC 2024 web

Neurri honek Eskualdeko Hiri Garraioaren erabilera sustatzeko bidea emango du. Behin betiko datuak jakitea falta den honetan, garraio horrek bere errekor historikoa lortu zuen 2023an, 42,5 milioi bidaia baino gehiago eginda. Zenbatesten denaren arabera, 2023an egin ziren bidaien % 87k hobaria jaso zuten neurri horren arabera, eta horrek lagundu zuen bidaia-kopurua emendatzen eta % 4,8 gainditzen 2019an erregistratu zen kopuru maximoa, 40.639.355 bidaiakoa.