ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOAREN ALDAKETAK ‘SANTU GUZTIEN EGUNA’ DELA ETA
Urriaren 29tik, asteartea, azaroaren 2ra, larunbata, behin-behineko bi geltoki jarriko dira Iruñeko hilerriaren ondoko biribilgunean, eta azaroaren 1ean errefortzu bereziak egongo dira.
TCC Pamplona-k Eskualdeko Hiri Garraiorako zerbitzu bereziak ezarri ditu ‘Santu guztien eguna’ dela eta, egun hauetan Iruñeko hilerrira hurbildu nahi duten erabiltzaileen beharrei erantzuteko.
Behin-behineko geltokiak
Urriaren 29tik aurrera, asteartea, Iruñeko Udaltzaingoarekin koordinatuta, behin-behineko bi geltoki jarriko dira: Donibane K.E.-ko biribilgunearen ondoan, bata (Sanduzelaiko noranzkoan), eta hilerrira doan desbideratze-bidegurutzean, bestea (Iruñeko noranzkoan). Bi geltokiak azaroaren 2ra arte (barne), larunbata, egongo dira erabilgarri, eta behin-behineko zutoinekin adieraziko dira.
Azaroaren 1eko errefortzuak, ostirala
Azaroaren 1ean, ostirala, hilerrira doazen lineek ordutegi eta maiztasun hauek izango dituzte:
- 7 linea (Atarrabia – Txantrea – Barañain) larunbatetako maiztasunarekin ibiliko da (15 minutu). Errefortzu bereziak izango ditu Txantrearen (lehen errefortzua 09:33an aterako da) eta Donibane K.E.-ko biribilgunearen artean (azken errefortzua 18.59an aterako da).
- 8 linea (Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri) lanegunetako maiztasunarekin ibiliko da (12 minutu).
- 9 linea (RENFE – Nafarroako Unibertsitate Publikoa) lanegunetako maiztasunarekin ibiliko da (12 minutu).
- 10 linea (Belosogoiti – Orkoien ) jaiegunetako maiztasunarekin ibiliko da (35 minutu).
Urriaren 29tik, asteartea, eta 31ra, osteguna, bitartean, ez da aldaketarik izango aipatu lineen ohiko ordutegi eta maiztasunetan. Hala ere, saturazio-arazoak egongo balira, behar diren errefortzuak jarriko dira.
Informazioa Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean dago, esteka honetan:http://www.infotuc.es/
Informazio gehiago Mankomunitateak herritarrei laguntzeko duen telefonoan: 948 42 32 42.