ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOAREN GELTOKIEN ALDAKETA, SARASATE PASEALUKUKO ETA NAFARROAKO GORTEEN KALEKO OBRAK DIRELA ETA
15/05/2020

ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOAREN GELTOKIEN ALDAKETA, SARASATE PASEALUKUKO ETA NAFARROAKO GORTEEN KALEKO OBRAK DIRELA ETA

Sarasate pasealekuko geltoki berriak bihar, maiatzaren 16an, larunbatarekin, hasiko dira indarrean, eta Nafarroako Gorteen kalekoak, datorren astearen hasieran.

Aldaketek linea hauetan izango dute eragina: L3, L8, L10 eta L15, Sarasate pasealekuan, eta L2, L5, L6, L11 eta L21, Nafarroako Gorteen kalean.

pasealekuan eta Nafarroako Gorteen kalean barna ibiltzen diren Eskualdeko Hiri-Garraioaren lineek geltokiak aldatuko dituzte Iruñeko Udala egiten ari den obrak direla eta. Obren helburua eremu publikoa zabaltzea da herritarrek urruntze sozialari eutsi ahal izan diezaioten.

Obrak Sarasate pasealekuaren eta Nafarroako Gorteen kalearen inguruko Eskualdeko Hiri-Garraioaren hainbat lineatan eragiten ari dira, eta, behin bukatuta, egungo kokapenetik beste batera eramango dira geltoki horiek.
Sarasate pasealekuan, ibilgailu-zirkulazioa kenduko da iparreko galtzadatik (Nafarroako Parlamentuko noranzkoan), eta zirkulazio-norabidea aldatu hegokoan (Gazteluko plazako noranzkoan).

Hartara, San Nikolas elizaren aurreko Eskualdeko Hiri-Garraioaren bi geltokiak bertan behera utziko dira aldi baterako, eta, beste aldean, kokatuko dira, Espainiako Bankuaren eta Postako eraikinaren ondoan. San Ignazio elizaren ondoan, San Ignazio etorbideko 7 zenbakian, dagoen aldi baterako geltokiak ere (L8 eta L10 lineak) bertan behera utziko dira.

Sarasate

 Aldaketak bihar, maiatzaren 16an, larunbatarekin, zerbitzuaren hasieratik hasiko dira indarrean. Hemen kokatuko dira geltoki berriak:

• Foruen monumentuaren ondoan, Espainiako Bankuaren aurrean, linea hauek geldituko dira:
L3: “Mendebaldeko Zirkularra: Erdigunea – Antsoain”
L8: “Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri”
L10: “Belosogoiti – Orkoien”
• Postako eraikinaren ondoan:
L15: “Sarasate pasealekua – Zizur Nagusia – Ardoi”


Nafarroako Gorteen kalean, bestetik, Karlos III.aren kaleak eta Nafarroako Gorteen kaleak bat egiten duten tokian dagoen geltokia kenduko da. Karlos III.aren kalearen bi aldeetan dauden geltokiak, ordea, beren horretan geratuko dira. Geltokien banaketa berria datorren astearen hasieran hasiko da indarrean, egiten ari diren obren bilakaeraren arabera. Hartara, honela geratuko dira antolatuta behin betiko bi geltokien lineak:
• Nafarroako Gorteen kaleko 1 zenbakian, hauek geldituko dira:
L5: “Orvina 3 _ Nafarroako Unibertsitatea”
L11: “Ezkaba – Sario eraikina”
L21: “Ekialdeko Zirkularra: Erdigunea – Antsoain”
· Nafarroako Gorteen kaleko 3 zenbakian, hauek geldituko dira:
L2: “Nafarroako Gorteak k. – Etxabakoitz”
L6: “Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa”

CortesNavarra

Aldaketei buruzko informazioa bertan behera utzitako eta kokatu berriko geltokietan dago, baita Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere: www.infotuc.es. Bestetik, Mankomunitatearen Herritarren Arretarako telefonoan egin dezakete erabiltzaileek aldaketei buruzko edozein kontsulta: 948 423242.