ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN GERALEKU BERRIAK TRINITARIOEN EREMUAN
Aldaketak astelehenean sartuko dira indarrean, eta beren xedea da EHGaren zerbitzua Trinitarioetako aldirietako aparkalekura gerturatzea
Hurrengo astelehenean indarrean sartuko dira Eskualdeko Hiri Garraioan Iruñeko Trinitarioen eremuko bi geralekutan egingo diren aldaketak. Hain zuzen ere, astelehenean indarra hartuko duten aldaketa horien helburua EHGaren zerbitzua Trinitarioetako aldirietako aparkalekura gerturatzea da.
Hartara, orain arte Gipuzkoako etorbidean zegoen geralekua (bidegurutzea Otsagabia kalerekin), Iruñerako noranzkoan, ordeztu egingo du handik metro gutxitara kokatuko den batek, Biurdana kalean, Kosterapeko pasealekuaren parean. Aldaketak 16. lineari (Aitzoain-Noain-Beriain), 17.ari (Multioa-Artiberri), 21.ari (Zirkularra, ekialdea: Hirigunea-Antsoain) eta N4 lineari (Paseo de Sarasate-Aizoáin) eragingo die.
Beste alde batetik, astelehenean indarrean sartuko da geraleku berri bat Biurdana kalean, Kosterapeko pasealekuaren ondoan, Trinitarioetarako noranzkoan. Kasu honetan, 3. lineak (Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea-Antsoain), 16.ak, 17.ak eta N4 lineak erabiliko dute.
Aldaketa horiek ez diete eragingo aipatutako linea horien ordutegiei eta maiztasunei.