ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN ZERBITZUA MURRIZTU EGINGO DA OSTIRALETIK AURRERA, ETA JAIEGUNETAKO ORDUTEGIA APLIKATUKO DA
Atzo arte jasotako bidaia-datuak aztertu ondoren –lanegun baliokide baten aldean, erabilera %88 gutxitu dela erakusten dute–, Mankomunitateak murriztu egingo du Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua ostiraletik aurrera eta jaiegunetakoa aplikatuko du. Horrek, hain zuzen, ekarriko du lanegun batekiko %42 murriztea zerbitzua.
Edonola ere, salbuespen hauek aipatu behar dira:
• 23. lineak (Cordovilla-Olloki), ordu bateko maiztasunarekin, lanegunetako ordutegiari eutsiko dio. Hortaz, zerbitzua 06:35ean hasiko da Cordovillan, eta 06:25ean, Ollokin.
• 4., 7., 8., 12., 17., 18., 21. eta 25. lineek aurreneko zerbitzuetako ordutegiak aldatuko dituzte, ordutegi hori aurreratuz buru batzuetan, jaiegunetan zehaztuta daudenekiko. Hauek dira, zehazki:
4. linea (Barañain-Atarrabia), Zerbitzua indartu egingo da zenbait bidaiatan Barañainerantz. Arretik abiatzea aurreratuko da 06:57ra, 07:57an abiatu ordez.
7. linea (Atarrabia/Txantrea-Barañain), Zerbitzua 06:20an hasiko da San Kristobal kaletik (Etxalar kalearekin duen bidegurutzean).
8. linea (Nafarroako Blanca plaza-Buztintxuri), irteera 06:40an Santa Luzia kalean, eta 06:42an, Santa Luzian.
12. linea (Ermitagaña-Mendillorri), irteera 06:25ean Ramón Aguinaga kalean, eta 06:30ean, Olatz Kontzejuaren kalean.
17. linea (Berriozar-Mutiloa), irteera 06:30ean Berriozarren, eta 06:30ean, Mutiloan.
18. linea (Zizur Nagusiko urbanizazioa-Sarriguren), irteera 06:25ean Sarrigurenen.
21. linea (Zirkularra, ekialdea: Hirigunea-Antsoain), irteera 06:30ean San Ignazio etorbidean.
25. linea (Vianako Printzearen plaza-Multiloa), irteera 06:30ean Mutiloan.
• Gainera, gogora ekarri behar da 24. linea (Zirkularra: Donibane-Azoka) bertan behera utzita dagoela, azoka bera ere hala baitago.
Gerta liteke salbuespen horiek beste linea batzuetara hedatzea, eskaeraren bilakaera aztertzen joatean, eta, horrenbestez, gomendatzen da maiz kontsultatzea garraioaren informazioa ematen duen webgunea (www.infotuc.es), “Tu Villavesa” aplikazio mugikorra eta Mankomunitatearen Twitterreko kontua (@MCP_info).
Hauek dira ostiraletik aurrera hartuko diren beste neurri batzuk:
1- Edukiera handiko autobusak (artikulatuak) erabiliko dira okupazio handieneko lineetan. Gainerako lineetan, autobus artikulatuak erabiliko dira beharrezkoa den eta operatiboki ahal den neurrian.
2- Beharrezkoak diren lineak indartuko dira puntako uneetan, bidaiariak pilatzea saihesteko, eta errefortzu-ibilgailuak edukiko dira, zain, zerbitzuren bat ustekabean sendotu behar bada.
Autobusak hobeki erabiltzea bultzatzeko, gomendatzen da bidaiak –alarma-egoera izendatzean baimendutako arrazoiengatik egin behar diren bidaiak– ahal den heinean haraneko orduetan edo ordu lasaietan egitea (09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik aurrera).
3- Segimendurako neurri moduan, TCCk (EHGaren zerbitzuaren enpresa kontzesioduna) egunero aztertuko du linea desberdinetako okupazio maximoa goizeko puntako orduan 09:00ak arte.
Gaueko zerbitzuari dagokionez, aste barruko zerbitzua aplikatuko da (astelehenetik ostegunera eta jaiegunak), gutxi gorabehera 24:00etan amaitzen dena. Aldaketa hori, hain zuzen, gaur, asteazkena, gaueko zerbitzuan aplikatuko da jada. Jaiegunaren bezpera izatean, dena behar bezala joan balitz, larunbateko zerbitzua bezalakoa izango zen, 06:00ak arte, baina aste barruko zerbitzua izango du 24:00ak arte.
Beste alde batetik, garraio-txartelaren birkarga egiteko, gogora ekarri behar da birkarga-sarearen establezimenduetako zati handi bat (jan-edanen dendak, prentsa saltzekoak, tabako-dendak…) herritarrei irekitzea baimendu dela alarma-egoeran.
EHGKO ALDI BATERAKO ABONUEN IRAUNGITZE-EPEA, BERTAN BEHERA
Jakina denez, garraioko aldi baterako abonua aktibatzen da autobusean lehen ordainketa egiten denean edo erosi eta handik zazpi egunetara, eta aktibatzen denetik 30 egun naturalen epea igarotzen denean iraungitzen da. Osasuneko alarma-egoera aintzat hartuta, IMko lehendakariaren ebazpen baten bidez, martxoaren 14ko datarekin, bertan behera gelditu da egun horretatik aurrera erabiltzen ez diren aldi baterako abonuen ondoz ondoko 30 egun naturalen iraungitze-epe hori. Behin 463/2020 Errege Dekretuak edo, egokia bada, haren luzapenek indarra galtzen dutenean, aldi baterako abonuetako bakoitzean ukitutako denbora-epea konpentsatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.