ESKUALDEKO HIRI GARRAIOKO 3. ETA 21. LINEETAKO MAIZTASUNA HOBETUKO DA LANEGUNETAN
Hobekuntza honek hurrengo astelehenean hartuko du indarra, eta joan den irailean Iruñearen erdialdean zirkulazioan egin ziren aldaketen ondorioz eskaera handitu izanak eragin du
Hurrengo astelehenetik aurrera, abenduak 18, 3. lineak (Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea – Antsoain) eta 21. lineak (Zirkularra, ekialdea: Hirigunea – Antsoain) beren zerbitzua hobetuko dute lanegunetan, 10 minutuko maiztasunari eutsiko baitiote zerbitzua amaitu arte.
Egun, bi lineetako maiztasuna 12 minutukoa izatera igarotzen zen 19:00etatik aurrera eta eguneko zerbitzua amaitu arte. Baina joan den irailean Iruñeko erdialdeko zirkulazioan egin ziren aldaketek eskaera handitzea ekarri dute, eta horrek justifikatzen du linea bakoitzean autobus osagarri bat aritzea zerbitzua amaitu arte. Hartara, gainera, ordutegiak hobeki betetzea bermatzen da.
Bi linea horietako goizeko lehen zerbitzuek, orain arte bezala, 12 minutuko maiztasuna izaten jarraituko dute.
Beste aldaketa txiki batzuk, zenbait lineatan
Era berean, hurrengo astelehenean doitze txiki batzuk egingo dira beste linea batzuetan, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuak hobetzeko eta ahal den neurrian eskaerara egokitzeko etengabe egiten diren berrikuspenen ondorioz.
Testuinguru horretan, 12. linean (Ermitagaña-Mendillorri), Mendillorritik abiatzen diren lehen hiru bidaien irteera ordutegia berrikusi da, bidaia horietako erabiltzaileek linea-aldaketak egin ahal izatea errazte aldera.
Azkenik, 22. lineak (Merindadeen plaza-Zaldua, Eguesibar kalea) eta 25. lineak (Merindadeen plaza-Mutiloenartea) abenduaren 24tik aurrera, igandea, jaiegunetako ordutegiak aldatuko dituzte, zerbitzua eskaerara egokitzeko. Edonola ere, garrantzitsua da zehaztea egun horretako azken zerbitzuetan Gabon gauari berezkoak zaizkion aldaketak izango direla.
Aldaketa horien gaineko xehetasunak ukitutako lineetako zutoin eta markesinetan kontsultatu ahal izango dira.