ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA ITZULIAK ALDAKETAK ERAGINGO DITU ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN
19/10/2020

ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA ITZULIAK ALDAKETAK ERAGINGO DITU ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN

Urriaren 21eko etaparen irteerak, asteazkenean, 13:30ean, Iruñeko erdigunetik ibiltzen diren garraio-lineei eragingo die, pelotoia pasatu bitartean.

Era berean, L6 eta L14 lineek ibilbidea aldatuko dute goiz osoan zehar, ekitaldia bukatu arte.

TCCk ezagutarazi duenez, urriaren 21ean, 13:30ean, Espainiako Txirrindularitza Itzuliko etaparen irteera dela eta, Eskualdeko Hiri Garraioko 2, 3, 4, 8, 9, 10, 12, 15, 16, 17, 18 eta 21 lineek aldaketak jasango dituzte beren ibilbidean eta ohiko ordutegi-maiztasunetan.

Etapa Arrotxapeko Arga Ibaiaren kalean hasiko da, eta San Domingo aldapa, Estafeta kalea, Nafarroako Gorteen kalea, Lizarra kalea, Armada etorbidea, Navas de Tolosa kalea eta Gipuzkoako etorbidea gurutzatuko ditu.

6 eta 14 lineak
Bestetik, publizitate-karabana Runa parkean kokatuko denez, asteazkeneko 08:00etatik hainbat geltoki baliogabetuko dira: Udaletxe plazakoa (L14), Arga ibaiaren kalekoa (L6 eta L14), Bernardino Tirapu 29koa eta Anelier pasealekukoa (L6). Aukeran, Vergel zubiko geltokiak erabil daitezke.

vuelta

08:00etatik ere, ezin izango dira antolakuntzak moztutako tarteetan dauden geltokiak erabili; horien ordez, ibilbide alternatiboetako geltokiak gaituko dira.

Iruñeko erdigunetik igarotzen diren gainontzeko lineetan, aldizkako atzerapenak pilatuko dira, eta sarea 14.00ak aldera normalizatzea aurreikusi da.

Era berean, baliogabetutako geltokietan abisuak jarriko dira eta Eskualdeko Hiri Garraioko aldaketen azalpena www.infotuc.es webgunean kontsultatu ahal izango da.

Argibide gehiago Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan:948 423242.