EUROPAKO MUGIKORTASUNAREN ASTEA (2018)
14/09/2018

EUROPAKO MUGIKORTASUNAREN ASTEA (2018)

MUGIKORTASUNAREN HILABETEA

FAMILIARTEKO BIZIKLETA-IBILALDIA

Larunbatean, haur eta familiendako ibilaldia eginen da hirian barna; Antoniutti parketik abiatuko da 10:30ean, eta toki berean amaituko, 12:00etan. Ibilaldia 8 kilometrokoa izango da gutxi gorabehera, eta ahalik eta zailtasun gutxien izateko diseinatu da. Itzulitakoan, parte-hartzaileek Antoniuttin zain izango dituzte eduki ezberdinetako haur-lantegiak, jolasak, puzgarriak eta ziklo-tren bat.

Irteera eta helmuga: Antoniutti parkea

Data: irailak 15, larunbata. 10:30.

Programa osoa