GAUEKO SEI LINEA BERRI ETA L19 LINEAREN IBILBIDEA LUZATZEA ERRIPAGAÑA ETA BURLATA ARTEAN, EHGAK IRAILETIK AURRERA IZANGO DITUEN BERRITASUN NAGUSIAK
L23 lineak (Cordovilla – Olloki) bi herri horietarako maiztasuna hobetuko du asteburu eta jaiegunetan
Irailaren 2tik aurrera, astelehena, Eskualdeko Hiri Garraioa neguko ordutegira itzultzeak zenbait berritasun hartuko ditu barne, gaur goizean egindako prentsaurreko batean Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, David Campiónek, eta IMko Garraio arloko zuzendariak, Jesús Velascok, zehaztu dutenaren arabera.
Eguneko zerbitzua: Erripagaña – Burlata konexioa
Eguneko zerbitzuaren berritasun nagusia izango da L19 linearen ibilbidea (Barañain – Erripagaña) luzatzea Erripagaña eta Burlata artean. Hain zuzen ere, ibilbidea luzatzea Burlatako Maria Azcarate etorbideraino iritsiko da.
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
Beste alde batetik, L23 lineak (Cordovilla – Olloki) bi herri horietarako maiztasuna hobetuko du asteburuetan eta jaiegunetan. Hartara, ordutegi berbera edukiko du asteko egun guztietan.
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
Gainera, baita 23. linearekin lotuta, eta joan den martxoan Galarko Udalak, Cordovillako Kontzejuak, Irabia-Izaga ikastetxeak eta Iruñerriko Mankomunitateak elkarrekin izenpetu zuten hitzarmenaren emaitza moduan, EHGaren bi geraleku egokituko dira ikastetxe horrek Cordovillan duen egoitzaren mugakide den urbanizazioan.
Gaueko zerbitzua: hobekuntzak eta sei linea berri
David Campiónek azaldu duenaren arabera, IMk aurreikusita du 2025. urtean berregituratze handi bat egitea gaueko zerbitzuan. Edonola ere, aldaketa handi horren aurretik, irail honetan zenbait hobekuntza egingo dira, orain arte gaueko zerbitzurik ez zuten edo, eduki arren, presazkoagoa den hobekuntza bat behar zuten biztanleguneei zerbitzua emateko. Neurri horien artean nabarmendu behar da sei linea berri sortzea:
N11 (Berriozar – Andre Maria Erregina). Iparraldetik Artika Berriri eta Artiberriri emango die zerbitzua, eta hegoaldetik, Andre Maria Erreginari. Linea berriak gauero emango du zerbitzua, eta ordu bateko maiztasuna izango du.
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
N12 (Vianako Printzearen plaza – Zizur Txikia)
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
N13 (Vianako Printzearen plaza – Olloki)
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
N14 (Vianako Printzearen plaza – Arre)
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
N15 (Vianako Printzearen plaza – Cordovilla)
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
N16 (Vianako Printzearen plaza – Artika)
Zerbitzua emango diete herri horiei ostegun, ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetako gauetan.
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
Jada badauden linea batzuetan egingo diren aldaketak ere aipatzekoak dira:
N1 (Vianako Printzearen plaza – Zizur Nagusia): maiztasuna hobetuko du, jatorrizko geralekua aldatuko du Iruñearen erdigunean –Vianako Printzearen plaza izatera igaroko da– eta bidaia batzuk Etxabakoitz auzoan sartuko dira.
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
N3 (Merindadeen plaza – Noain – Beriain): buru berria izango du Iruñearen erdigunean, Merindadeen plazan.
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
N8 (Labriteko aldapa – Mutiloa): maiztasuna hobetuko du.
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
N9 (Sarasate pasealekua – Orkoien): maiztasuna hobetuko du eta zerbitzua gauero ematera igaroko da (orain arte ostegun, ostiral eta larunbat gauetan ematen zuen zerbitzua).
Joaneko fitxa Itzulerako fitxa
Ohikoa den moduan, ordutegiak eta maiztasunak sareko zutoin eta markesinetan kontsultatu ahal izango dira, eta bai Eskualdeko Hiri Garraioaren www.infotuc.es webgunean eta ‘Tu Villavesa’ mugikorrerako aplikazioan ere.