GIDARIEK PRESTAKUNTZA GEHIAGO JASOKO DUTE DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN IRISGARRITASUNAREN ARLOAN
13/05/2015

GIDARIEK PRESTAKUNTZA GEHIAGO JASOKO DUTE DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN IRISGARRITASUNAREN ARLOAN

Aurten, gutxi gorabehera, 100 gidarik jasoko dute prestakuntza desgaitasuna duten pertsonekiko interakzioan.
Desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten entitateen Nafarroako batzordeak (CERMIN) –TCC enpresarekin desgaitasuna duten pertsonekiko interakzioa hobetzeko elkarlanaren fruitua– bezeroei laguntzeko ikastaro bat emanen du, Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioko autobusetan aritzen diren gidarientzat.

Prestakuntza maiatzean eta ekainean eginen da, eta hainbat talderen bitartez zuzenduko da aurten, gutxi gorabehera, ehun gidari prestatu arte.
CERMIN batzordeak gizartea sentikortzeko egiten dituen lanen artean dago jarduera hori, eta gidari guztiak ariko dira horretan, desgaitasuna duten pertsonek eta haien irudiak tratu egokia eta duina jaso dezaten gizartean, eta gizartea bera gero eta inklusiboagoa izan dadin.
CERMIN batzordeak garraio publikoa kudeatzen duten beste enpresak ere animatu nahi ditu esperientzia aitzindari hori egitera. Esperientzia horretan, bat egiten dute administrazioak –Iruñerriko Mankomunitatearen bidez–, zerbitzua kudeatzen duen enpresak (TCC), eta desgaitasuna duten pertsonen elkarteak, eta hiru entitate horiek 2010. urteaz geroztik duten harreman iraunkorraren emaitza da.
Argazkian, Mari Luz Sanz (CERMIN batzordeko lehendakaria), Valentín Fortún (CERMIN batzordeko idazkaria eta irisgarritasuneko taldearen koordinatzailea) eta Ramón Palau (TCCko kudeatzailea).