GREENPEACE-K ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOA SUSTATUKO DU IRUÑEAN, #EskerrikAsoGuMugitzeagatik KANPAINAREN ESKUTIK
GKEak esker onak eman dizkie TCC-ko langileei ahalegin eta dedikazioagatik, eta funtsezko zerbitzutzat jo du EHG pandemian zehar.
Greenpeace nazioarteko GKEak eskerrak eman nahi dizkie Iruñerriko eskualde mailako hiri-garraioaren enpresa esleipendun TCC-ko enpresako langile guztiei erakutsitako ahalegin eta dedikazioagatik, baita COVID-19aren pandemian zehar emandako funtsezko zerbitzua aitortu ere.
Horretarako, kanpaina bat abiatuko du Greenpeace-k sare sozialetan otsailaren 12, 13 eta 14an, garraio publikoa sustatze aldera; izan ere, TCC-k ematen du funtsezko zerbitzu hori Iruñerrian.
#EskerrikAsoGuMugitzeagatik kanpainaren eskutik, Greenpeace-k eskualdeko hiri-garraioa nabarmendu nahi du funtsezko zerbitzu gisa, eta pandemia dela-eta ukitutako kolektibo guztien pertzepzioa sendotu ere.
Aldi berean egingo da jarduera Espainiako 20 hiritan baino gehiagotan, eta hiri-garraioarekin lotutako tokietan, hala nola geraleku eta geltokietan, egindako bideoak eta argazkiak erakutsiko ditu.
Eskualdeko hiri-garraioa garrantzitsua, baliotsua eta beharrezkoa da klima-krisia geldiarazi eta zirkulazioaren kutsadura murrizteko. #EskerrikAsoGuMugitzeagatik.