HELDU DEN ASTELEHENETIK AURRERA HIRI GARRAIOKO 7. LINEAK BI GERALEKU GEHIAGO IZANGO DITU BURLATAN.
Burlatan, Atarrabiako etorbidearen 1.ean, Iturrondo enplegu-agentzia integrala zabaltzea da arrazoia.
Burlatan, Atarrabiako etorbidearen 1.ean, Iturrondo enplegu-agentzia integrala zabaldu behar dutela-eta, heldu den astelehenetik aurrera, azaroak 5, Eskualdeko Hiri Garraioko 7. lineak (Atarrabia – Txantrea –
Barañain) bi geraleku gehiago izango ditu udalerri horretan, zentro horren inguruetan. Zehazki, geralekuak Mugazuri Industrialdea eta Bizkarmendia kaleen arteko elkargunean egongo dira.
Bi geraleku horiek sortu eta gehitzeak –informazioa emateko zutoin baten bidez seinaleztatuta egongo dira– ez ditu aldaraziko 7. linearen ibilbidea eta
maiztasunak. Soil-soilik igarotzeko ordu batzuk aldatuko dira larunbat, igande eta jaiegunetan (Ikusi xehetasuna).