HILAREN 21ETIK AURRERA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN (EHG) LINEA BATZUEN ZERBITZUA ALDATUKO DA
16/01/2019

HILAREN 21ETIK AURRERA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN (EHG) LINEA BATZUEN ZERBITZUA ALDATUKO DA

5. Lineak Cordovillaraino iritsiko da
4. eta 18. Lineek ibilbidea aldatuko dute. 2. Lineak geraleku berri bat izango du San Ignazio etorbidean

Urtarrilaren 21ean Eskualdeko Hiri Garraioaren (EHG) zerbitzuan aldaketa batzuk izango dira.

5. Lineak (Orvina 3 – Nafarroako Unibertsitatea), batetik, ibilbidea luzatuko du eta Cordovillaraino iritsiko da. Ibilbide berriak Cordovilla eta Iruñearen erdigunea lotuko ditu, Nafarroako Unibertsitatetik igarota. Zerbitzua 60 minututik behin emango da, asteko egun guztietan. Linearen luzapen horrek zerbitzu osoaren ordutegietan eragina izango du, baina ohiko maiztasuna ez du aldatuko. Beraz, Cordovilla izan ezik, gainontzeko geralekuetatik lanegunetan 15 minutuz behin pasatuko dira autobusak eta jaiegunetan, 20 minututik 20 minutura.

4. Lineak (Barañain – Atarrabia), bestetik, Uharten duen ibilbidea aldatuko da. Mokarte pasabidetik ez pasatzeko, Perez Goyena kaleko geralekuak baliogabetuko dira, eta, haien ordez, geraleku berriak jarriko dira Zubiarte kalean (9 eta 12 zenbakietan). Aipatutako bi kaleen arteko bidegurutzean autobusei igarotzeko lehentasuna emango dieten semaforoak jarri dituzte. Horri esker, autobusa hurbil dela hautematean, semaforoek bidea zabalduko diote, eta gainerako ibilgailuek geldirik geratu beharko dute. Horren ondorioz, zerbitzuaren ohiko maiztasunei eutsiko zaie. Ibilbide berri horrek asteburuko ordutegiak aldatuko ditu, baina maiztasunean eraginik ez du izango, autobusak 8/10 minututik behin pasako baitira larunbatetan, eta 15/15 minututik behin igandeetan. Lanegunetan maiztasuna 6/8 minutukoa izango da.


18. Linea (Zizur Nagusia – Sarriguren) eta gaueko N1i dagokienez, ibilbidea aldatuko da Zizur Nagusiko Urbanizazioan. Sagues kaleko geralekuaren ordez, bi geraleku berri jarriko dira San Kristobal ingurubidean, Aspace zentroari zerbitzu hobea emateko asmoz.

Eta, azkenik, 2. Linearen (Nafarroako Gorteen kalea – Etxabakoitz) geraleku berria egongo da San Ignazio etorbidean (Yoldi hotelaren ondoan). Aldaketa hori eginda, Iruñearen erdigunearekiko lotura hobetuko da, bizilagunek eskatzen zuten bezala. Geraleku berri horrek ez du ohiko ordutegia aldatuko, ezta ohiko maiztasuna ere.

Herritarrek eguneratutako informazioa markesinetan eta seinale zutoinetan izango dute. Horrez gain, infotuc webgunean ere, www.infotuc.es, eskura izango dute.