HIRI GARRAIOAK L4H LINEAREN ZERBITZUA BIKOIZTUKO DU SORTZENEK UHARTEN EGINGO DUEN JAIA DELA-ETA
Bikoizketa eginda, bermatuta geldituko da zerbitzu egokia, ekitaldiek ekar dezaketen eskaera handiagoari erantzuteko.
Sortzen elkarteak heldu den igandean, maiatzak 18, Uharten egingo duen jaia dela-eta, Iruñerriko Mankomunitateak eta TCC enpresak L4H linearen zerbitzua indartuko dute egun osorako, Iruñerriko biztanleei eta bisitariei herri horretara joatea errazteko.
Hain zuzen ere, linea horrek jaiegun arrunt batean ematen duen zerbitzua bikoiztuko da, Merindadeen plaza eta Uharte artean dagoen tartean, 10:00 eta 20:00 artean, eta, hartara, maiztasuna 12 minutukoa izango da.
Era berean, Uhartetik igarotzen direnean autobusek egiten duten ibilbidea aldatuko da. 09:30 eta 20:30 artean gutxi gorabehera, autobusak Martiket aldetik igaroko dira, eta baliogabetu egingo dira Ugarrandia etorbideko, Olatz Txipi kaleko eta Dorraburu zubiko geralekuak.
Beste alde batetik, gogorarazi behar da L23 lineak (Vianako Printzearen plaza – Olloki) geralekua duela Itaroako biribilgunean, jaiaren inguruetan (gutxi gorabehera bost minutuko bidea dago oinez).
Gauzak horrela eginda, Mankomunitateak eta TCCk bermatuko dute Iruñeko erdialdearen eta Uharteren arteko lotura ezin hobea izango dela eta lehen aldiz Taconera parketik urrun egingo den jai hau ospatzearen ondoriozko eskaera handiagoari egokitutako zerbitzua emango dela.