HIRI-GARRAIOAREN ZERBITZUA %20 HANDITUKO DA  EKAINAREN 16AN, LARUNBATAREKIN,  MANIFESTAZIOA ETA SANFERMÍN MARATHON DIRELA  ETA
14/06/2018

HIRI-GARRAIOAREN ZERBITZUA %20 HANDITUKO DA EKAINAREN 16AN, LARUNBATAREKIN, MANIFESTAZIOA ETA SANFERMÍN MARATHON DIRELA ETA

Lineen ibilbide eta ordutegiak ere aldatuko dira, baina joan-etorriak ahal bezain lehenago egitea gomendatzen dugu. (Ikusi xehetasuna)

Larunbatean hasiko dira aldaketak, 17:00etan, eta igandera bitarte luzatuko dira, gutxi gorabehera 01:00ra arte. (Ikusi gaueko zerbitzuak)

2018ko ekainak 14 – Datorren ekainaren 16an, larunbatarekin, arratsaldez, Eskualdeko Hiri
Garraioaren zerbitzua % 20 handituko da, arratsalde horretarako deitutako manifestazioa eta
Sanfermín Marathon proba direla eta. Hartara, ukitutako lineen autobus-kopurua handituko da,
16:00etatik. Dena den, hiri-garraioa erabili nahiko duten guztiei joan-etorriak ahal bezain
lehenago egitea gomendatzen zaie.


Horrez gain, Iruñeko erdialdetik ibiltzen diren eguneko linea guztien ibilbide eta ordutegiak
egokituko dira, baita gaueko zazpi linearenak ere.


Eguneko lineen aldaketak 17:00etan hasiko dira, orduantxe abiatuko baita manifestazioa, eta
ibilbide alternatiboek zerbitzua amaitu arte iraungo dute.
Bestetik, anezka-autobusak ibiliko dira Zaragozako etorbideko 6-8 zenbakietatik Sadar
kaleraino, 16:00etatik manifestazioa hasi arte.


Bestalde, aldaketak izanen dituzten gaueko lineak ibilbide alternatiboetatik hasiko dira zerbitzua
egiten, eta igandeko goizaldean itzuliko dira ohiko ibilbideetara, gutxi gorabehera, 01:00etan.
Denbora-tarte horretan, ezin izanen dira erabili antolakuntzak moztutako tarteetan dauden
geralekuak; aitzitik, zenbait geraleku prestatuko dira ibilbide alternatiboetan. Iruñeko erdialdetik
ibiltzen diren gainerako lineek unean uneko atzerapenak izan ditzakete, ekitaldi bakoitza nola
doan eta Iruñeko Udaltzaingoaren zirkulazio-murrizketen arabera.


GERALEKU ALTERNATIBOAK

Hainbat erreferentziako geraleku alternatibo jarri dira Iruñeko erdialdean arratsalde osoan zehar:

Nafarroa Beherea etorb., 34 Helmuga hauek dituzten lineetarako: Burlata, Atarrabia, Uharte,
Arre, San Miguel ik., Mendillorri, Sarriguren, Gorraitz, Lezkairuko zaldua eta Olloki.
Amaia kalea, 12: Helmuga hauek dituzten lineetarako: Mutiloa, NUP eta Mutiloartea.
Taconera k. (San Lorentzo eliza): Helmuga hauek dituzten lineetarako: Berriogoiti, Berriozar,
Artiberri eta Antsoain.


Zizur, Etxabakoitz, Barañain, Galaria, Buztintxuri, Sanduzelai, Orkoien, Ermitagaña, Noain,
Beriain eta Aireportua helmuga duten lineetarako, aldiz, hiru geraleku ezarri dira, ekitaldien
ordutegien arabera: Navas de Tolosa kalean (Tres Reyes hotela) 19:00ak arte emango da
zerbitzua. Antso Azkarra etorb., 1 zk.aren parean, 19:00etatik aurrera. Bukatzeko,
Zaragozako etorbideko 6-8ko geralekua helmuga hauetarako egongo da erabilgarri
manifestazioaren ondoren.


GAUEKO ZERBITZUA
N1, N2, N3, N4, N7, N8 eta N9 lineen gaueko zerbitzuak 01:00 arte, gutxi gorabehera, izango
ditu ondorioak, eta geraleku alternatibo hauek izango dira N1 eta N2 lineetarako: Zaragozako
etorb., 6-8 eta Vianako Printzea plaza.


N3 eta N8 lineek Nafarroako Gorteak kalean izango dute abiagunea. N4 lineak San Lorentzo
elizan izango du, eta N7 eta N9 lineek, Zaragozako etorb. 6-8 eta Labrit aldapan.


Gutxi gorabehera zer ordutan moztuko diren eta moztutako tarteen eta bide alternatiboen
nondik norako zehatza jakin nahi izanez gero, kontsultatu Eskualdeko Hiri Garraioaren
webgunean, honako esteka honen bidez: http://www.infotuc.es/


Bertan behera geratutako geralekuetako markesinetan ere jarriko da geraleku alternatiboen
inguruko informazioa.


Argibide gehiago Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan: 948 42 32 42