IGANDETIK AURRERA, EKAINAK 21, EZ DA EDUKIERA-MUGARIK IZANGO BILLABESETAN
Gainera, igandetik astelehenerako gauetik aurrera gaueko zerbitzua martxan hasiko da berriro
Igandetik aurrera, ekainak 21, alarma-egoeraren amaiera dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak aldaketak egingo ditu, eskaera emendatzen joateari egokitzen joateko.
BILLABESETAN EZ DA IZANGO EDUKIERA-MUGARIK
Jakina denez, une honetan erabilgarri daude eserita joateko plaza guztiak eta zutik joatekoetan muga mantentzen da. Hartara, igandetik aurrera, hilak 21, ez da muga hori egongo.
BERRIRO HASIKO DA GAUEKO ZERBITZUA
Igandetik astelehenerako gauetik aurrera berriro hasiko da gaueko zerbitzua, ezaugarri hauekin:
Igandetik ostegunerako gauak: egun-mota horietarako ohiko ordutegi eta maiztasunekin.
• Ostiraletako, larunbatetako eta jaiegunen bezperetako gauak: ohikoa baino pixka bat murritzagoa den zerbitzua, azken irteerak 2:00 AM inguruan eginez.
Mankomunitateak gogora ekarri nahi du, oro har, krisian hartutako neurri hauei eutsi egingo zaiela:
• Maskarak nahitaez erabili beharko dira, ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren arabera.
• Eskudirutan ordaindu ahal izateak bertan behera jarraitzen du.
• Garraio-txartelaren bidez ordaintzeko, gidatzeko postuaren atzealdean dagoen txarteletarako makinan ordaindu behar da.
Adierazi behar da hurrengo egunetan ez dela aldaketarik izango eguneko zerbitzuan.
Indarrean dauden ordutegi eta maiztasunen informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal da (www.infotuc.es), “Tu Villavesa” aplikazioan eta IMk herritarrei arreta emateko duen telefono-zenbaki honetan: 948 423242.