INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, zeinak alarma-egoera adierazten baitu COVI-19ak eragindako osasun-arloko krisi-egoera kudeatzeko, zera xedatzen du 7. artikuluan, pertsonen zirkulazio-askatasunaren mugatzeari dagokionez: alarma-egoeraren indarraldian zehar, tasatutako jarduera jakin batzuetarako baino ezin izango dute pertsonek zirkulatu erabilera publikoko bideetatik. Ildo horretatik, hauxe AHOLKATZEN DA, salbu eta tiketa aipatutako edozein jarduera egiteko erosi bada: EZ BIDAIATZEA AIPATUTAKO ARRAZOI ATZERAEZINETARAKO EZ BADA Edonola ere, osasun-arloko agintaritzek ezarritako gomendio eta betebeharrak errespetatu behar dira joan-etorri guztietan.
Aldaketak IMren zerbitzuetan, osasun-krisiaren ondorioz
Aldaketak, Hiri Garraioaren, Taxiaren, Hondakinen eta Herritarren Arretarako zerbitzuetan
Koronabirusaren pandemiak eragin duen osasun-krisiaren ondorioz, Iruñerriko Mankomunitatea aldaketak egiten joan da Garraioaren, Taxiaren, Hondakinen eta Herritarren Arretarako zerbitzuetan. Hain zuzen, aldaketa horiek lotura hauetan kontsultatu ahal dira