08/03/2018

"INFOTUC" AUTOBUSA IKASLEAREN ARETOAN (BALUARTE)

Heldu den martxoaren 08an eta 09an ikaslearen eta enpleguaren nazioarteko aretoa ospatuko denez, informazioa eskainiko duen hiribus bat egonen da Baluarteko plazan; horretan, informazio eta komunikazioaren arloetan Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzura jarri diren punta-puntako aurrerapen teknologikoen berri emanen zaie bisitariei.
 

Horretan adituak diren langileen laguntzaz eta zenbait aplikazioren bidez, ikasleek bidaiak planifikatzen ikasiko dute, baita autobusa iritsi bitarteko denbora jakin ere; halaber, zerbitzuaren gorabeheren gaineko informazioa eskuratuko dute. Gainera, bertaratutako guztiek iPad mini baten zozketan hartuko dute parte.

stand

INFOTUC autobusak balio du Eskualdeko Hiri Garraiora egokitutako informazio-teknologia berriak unibertsitate aurreko nerabeei ezagutarazteko, gehiago erabil dezaten garraio publikoa; izan ere, berrikuntza teknologietan adituak eta ingurumenaren aldeko irizpideekin konprometituta dauden erabiltzaile gazteak dira jomuga.

bus estudiante17

Iaz, bost ehun pertsona inguruk ikasi zuten “www.infotuc.es” webgunearen, “Tu villavesa” App-aren, QR kodeen eta Google Transit-en funtzionamendua erakustaldi etengabeen bidez, baita Iruñerriko Mankomunitateak Twitterren duen kontuan erakutsi ohi diren gorabeheren informazioa denbora errealean ezagutu ere. Halaber, erantzun zehatza eman zaio Eskualdeko Hiri Garraioari buruzko informazio-eskaera orori.

estudiante ganador17

Daniel Rodríguez (iPad-en irabazlea 2017an)