IRAILAREN 1EAN, ASTEARTEA, NEGUKO ORDUTEGIA HASIKO DA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN
Lanegunetako eguneko zerbitzua pandemia deklaratu aurretik ematen zenaren ia berdina izango da.
Murrizketak izango dira eguneko zerbitzuan larunbatetan eta jaiegunetan. Gaueko zerbitzuak udako ordutegiei eutsiko die.
Irailaren 1ean, asteartea, neguko ordutegia hasiko da Eskualdeko Hiri Garraioan, osasun-krisiaren aurretik zegoen zerbitzuaren normaltasuna berreskuratzeko helburuarekin, eta hurrengo hilabeteetarako egindako eskaera-aurreikuspenetan oinarrituta.
Jakina denez, oso modu garrantzitsuan aldatu zen zerbitzu arruntaren eskaintza, joan den martxoan alarma-egoera deklaratu zenetik koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Une horretatik aurrera, eta zenbait hilabetean, zerbitzua egokitu egin behar izan da oso eskaera murritzetara eta osasun-agintariek ezarri izan dituzten legezko beste mugatze batzuetara.
Lanegunetako eguneko zerbitzua, pandemia aurreko berdina
Neguko ordutegia martxan jartzearekin, lanegunetako eguneko zerbitzua pandemia deklaratu aurretik ematen zenaren ia berdina izango da.
Edonola ere, aldaketak izango dira L1 (Unibertsitateak), L2 (San Ignazio etorbidea – Etxabakoitz) eta L11 lineetan (Ezkaba – Sario eraikina).
L1 linean (Unibertsitateak) bidaia guztiak Zizur Txikiko bururaino iritsiko dira (Esparza bidea – Zizurko ingurubidea), luzapena desagertu egingo baita. Zizur Txikirako zerbitzuak 30 minutuko maiztasun finkoa izango du, lehenago zuenaren ordez (20 eta 40 minutukoa txandaka). Linearen gainerakoan, maiztasuna 30 minutukoa izatera igaroko da, aurretik zuen 20 minutukoaren ordez.
L2 linean (San Ignazio etorbidea – Etxabakoitz) maiztasuna 15 minutukoa izatera igaroko da, pandemia deklaratu aurretik zuen 10 minutukoaren ordez.
L11 lineak (Ezkaba – Sario eraikina) ordutegi arruntak aldatuko ditu Ezkabarako noranzkoan lanegunetan, larunbatetan eta jaiegunetan, erregulartasuna hobetzeko.
Gainera, L24 linearen (Zirkularra: Donibane – Azoka) zerbitzua berriro hasiko da, Landabenen igandeetan egiten den azoka udan etenda egon eta gero.
Beste alde batetik, larunbatetako eguneko zerbitzua pandemia aurretik zegoena baino murritzagoa izango da. Jaiegunetan, eskaintza are murritzagoa izango da.
Azkenik, gaueko zerbitzua joan den ekainaren 21az geroztik ematen ari zen moduan emango da: igandetik ostegunera eta jaiegunetan azken bidaiak abiatzeko ordua 00:00 ingurukoa izango da; ostiraletan, larunbatetan eta jaiegunen bezperetan, berriz, azken bidaiak abiatzeko ordua 02:00 ingurukoa izango da.
Ordutegi eta maiztasun guztiak ukitutako lineen zutoin eta markesinetan kontsultatu ahal izango dira, eta bai Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere: www.infotuc.es